Prentsa Aretoa

2016/02/03

Andoni Ortuzar eta Aitor Esteban Pedro Sánchezekin batzartuko dira larunbatean

Batzarra goizeko 11:00etan egingo da Diputatuen Kongresuan.

rss Ezagutzera eman
Andoni Ortuzar eta Aitor Esteban Pedro Sánchezekin batzartuko dira larunbatean

ARGAZKIA JAITSI

Andoni Ortuzar, EAJ-PNVren EBBren presidentea, eta Aitor Esteban, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramailea, larunbatean, 11:00etan batzartuko dira Pedro Sánchez PSOEren idazkari nagusiarekin.

Batzarra Diputatuen Kongresuan egingo da sozialisten buruak hurrengo egunotan gainerako alderdi politikoetako ordezkariekin egingo dituen bileren markoan,atzokoan Gobernua eratzeko saiakera egingo duela iragarri ondoren.

“Lehen harremana izango da, goizegi da oraindik jorratuko diren gaietaz hitz egitea" baieztatu du Estebanek. Zentzu honetan, jeltzaleen bozeramaileak azpimarratu du EAJ-PNV bilerara joango dela "marra gorririk gabe, entzuteko asmoarekin, beren planteamenduak ezagutzera, zer asmo dituen eta zer nolako Gobernua planteatzen duen jakitera".

Atzokoan Pedro Sánchezek hiruzpalau asteren buruan kargu hartze bilkuran bere burua aurkeztuko duela iragarri ondoren, Estebanek zera ondorioztatu du "Erabaki logikoa dirudi Mariano Rajoyk inbestidurari uko egin dionez geroztik". Edozein kasutan, bozeramaile jeltzaleak deitoratu duenez "denbora aferrik galdu da, indar politikoen arteko elkarrizketa hasteko abiapuntua askoz lehenago ezar zitekeen, baina ordezkaritzarik handiena duten alderdiak birritan joan dira Erregearekiko elkarrizketa errondara, etxerako lanak egin gabe".

Amaitzeko, Aitor Estebanek zera azpimarratu du "gure alderdiak sei diputatu besterik ez ditu; beraz, gainerakoak dira elkarrekin ados jarri beharko dutenak. Gero ikusiko dugu gure eserlekuak erabakigarriak diren ala ez". 

Gure Legebiltzar Taldea