Prentsa Aretoa

2016/02/10

EAJ-PNVk PSOEri adierazi dio bere agirian islatzen den asmo birzentralizatzaleak eragiten dion kezka, baina elkar ulertzeko borondatea antzeman du

Ordezkari jeltzaleak ordu bete eta hamabost minutuz batzartu dira gaur PSOEko ordezkariekin eta sozialistei azaldu dizkiete `euskal agendaren´ lau ardatzak: politika ekonomiko eta sozialak, autogobernua, bake eta bizikidetza eta azpiegiturak.

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, delegación, reunión, psoe, inv

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk PSOEri azaldu dio gaur, sozialistek iragan astelehenean `Gobernu aurrerakoi eta erreformista´ izenburupean  jeltzaleei helarazi zieten agiriaren espiritu birzentralizatzaileak eragiten dion kezka, baina elkar ulertzeko borondatea antzeman du.

Hala adierazi du Diputatuen Kongresuko bozeramaile jeltzale Aitor Estebanek,  Taldeko bozeramaile ondoko Pedro Azpiazuk eta Joseba Aurrekoetxea eta Iñaki Goikoetxeta EBBren burukideek eta laurok osatutako ordezkaritza ordu bete eta laurden batez PSOEko ordezkariekin izan duten batzarra bukatutakoan.

Estebanek baieztatu duenez, alderdi bion ordezkarien artean eman den “iritzien berri emate” horretan  EAJ-PNVk azaldu duela “bat egite edo adostasun puntuak” izan daitezkeela agiriaren atal ekonomiko eta sozialetan “eta horiek ez digute beldurrik eragiten” esan du, besteak beste defizitaren helburua malgutzeari dagokiona, baina zentzu berean esan duenez “ testuan antzematen den espiritu birzentralizatzaileak kezkatzen gaitu,  proposamen marko batzuen bidez autonomia erkidegoen eskuduntzak inbaditzeko helburua eta gai horretan eskudunak direnak gainbegiratzera etorriko diren estatu mailako agintaritzak sortzeko aukera planteatzen direlako”. Zentzu horretan azpimarratu duenez “EAJ-PNV oso arretatsua da bere autogobernuari dagokionez eta ez dugu ontzat emango, PPk azken lau urteotan egin izan duen bezala, marko autonomikoa kontuan hartuko ez duen Gobernu zentrala”. “Guretzat oso garrantzitsua da Espainiar Estatuaren lurralde auziari egonkortasuna eman nahiko dion eta arazoak errealismoz eta lege markoen politika bidez konponduko dituen Gobernu bat egon daitekeela jakitea”, baieztatu du Estebanek.

Hain zuzen ere, azken gai hau da, autogobernuari dagokiona, EAJ-PNVk PSOEri `euskal agenda´ izenekoaren barnean aurkeztu dizkion lau ardatzetako bat. Zehatzago esanda jeltzaleen bozeramaileak esan du Estatutua osorik eta burutu gabe dauden transferentziekin edo Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Ponentzia direla,besteak beste, EAJ-PNVrentzat oso garrantzitsuak diren gaiak. Era berean aipatu du esparru ekonomiko eta soziala bigarren ardatza dela  krisitik ateratzeko ikerkuntza eta berrikuntzaren aldeko apustua egingo duen produkzio ereduaren bidez eta, horrekin batera, langabeziak murrizteko neurriak eta babes soziala areagotzeko edo dagoenari eusteko; azkenean  hirugarren eta laugarren ardatz gisa aipatu ditu bake eta bizikidetzaren kontzeptua eta azpiegiturak,hurrenez hurren.

Estebanek azaldu du bilera itxi gabe geratu dela eta ordezkaritza biak harremanetan egongo direla,baina hurrengo bileretarako datarik zehaztu gabe. “Argi ikusten dugu egoerak akordioak eskatzen dituela eta hitz egiteko esertzeko prest gaude, betidanik egon garen moduan, baina planteatu ditugun lau ardatzei buruz daukagun ikuskerari  emango zaion erantzunaren arabera egingo” esan du.

Gure Legebiltzar Taldea