Prentsa Aretoa
2016/02/11
Euzko Abertzaleak taldeak Sestaoko ACB enpresaz galdetu dio Funtzioko Gobernuari
Pedro Azpiazuk Euzko Abertzaleak taldeko energia eta industria gaietarako bozeramaileak azalpenak eskatu dizkio funtzioko Industria Ministroari.
Pregunta Pedro Azpiazu sobre la ACB Sestao
GALDERA, IDATZIZ ERANTZUTEKO - 2016/02/11
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak Diputatuen Kongresuan Espainiar Estatuko siderurgiaren egoerari buruzko galdera sorta bat erregistratu du, Txinako altzairuaren dumping-aren kariaz eta, bereziki, Sestaoko ACBG enpresari dagokionez.
Pedro Azpiazuk, Euzko Abertzaleak taldeko energia eta industria politika gaietarako bozeramaileak baieztatu du europar siderurgiaren sektoreak lehiakortasun arazoak dituela eta arazo hauek are larriagoak direla Txinako altzairuaren inguruan burutu diren dumping jarduerengatik. Zentzu horretan gogoratu du Europar Batasuna arazo hau lehenesten ari dela eta Europako zazpi herrialdetako Industria Ministroek Europar Komisario andreari gai honi buruzko kezka helarazi diotela Txinako dumping-aren kontrako neurriak har ditzan eta energia elektrikoaren prezioak harmonizatzeko araudia ezar dezan.
Zentzu horretan, diputatu jeltzaleak Espainiar Gobernuko funtzioko ministroari zuzendutako galdera sorta planteatu du Soria Ministroak "zer egin duen jakiteko", hau da, "Europako beste Ministroek erakutsitako kezkarekin bat egin duen" eta " zer egingo duen enpresa kontsumitzaileei argindarraren prezioa murrizteko, industria siderurgikoaren lehiakortasuna hobetzeko eta Europar Batasunak dumping-aren kontra ezarriko dituen neurriekin bat egiteko".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10