Prentsa Aretoa
2016/02/23
Esteban: “Gobernu Zentralak Nafarroako legeen kontra aurkeztutako 17 errekurtsoek argi erakusten dute Estatu eredua dela auzitan dagoena"
Kongresuko bozeramaile jeltzaleak EH Bildu, UP-IU eta Podemos taldeko bozeramaileekin batera Legez Besteko Proposamena aurkeztu du Gobernuari Nafarroako Foru Erkidegoko ordezkari eta erakundeek hartutako erabakien kontrako errekurtsoak erretiratzea eta erabakiak errespetatzea eskatzeko
Argazkiak...
Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak, gaurkoan baieztatu du Gobernu Zentralak Nafarroako legeen kontra aurkeztu dituen 17 errekurtsoek erakusten dutela "Estatu eredua bera dela auzitan dagoena". Estebanek zentzu berean adierazi du "aldebikotasun harremana" behar dela "zeinen bidez akordio politikoak adostuko diren","egoera politikoak konpontzeko helburuarekin hirugarren bat erabili beharrean" esan du Auzitegi Konstituzionala gogoan.
Jeltzaleen bozeramaileak adierazpen hauek eskaini ditu EH Bildu, UP-IU eta Podemos taldeko bozeramaileekin lau talderen artean adostu duten ekimena aurkezteko orduan. Nafarroako Foru Gobernua osatzen duten alderdiek aurkeztu duten ekimen honen bidez Espainiako Gobernuari eskatu diote "Foru Erkidegoan onartuta dauden eta behin betiko berrespen bidean dauden lege eta arauen eta ordezkari eta erakundeek hartutako erabakien kontra aurkeztu diren errekurtsoak erretiratzea”.
Legez besteko proposamen horretan, lau alderdiek adierazi dute "Nafarroako Legebiltzarrak onartutako legeen kontra behin eta berriz errekurtsoak aurkeztearen eta Auzitegi Konstituzionala Nafarroako gehiengo politiko eta sozialaren borondatearen gainetik egiteko eta herritargoaren ongizaterako hartu diren erabakiak eragozteko ekimenen kontrako jarrera”.
Estebanek salatu duenez "desoreka egoera bat dago eta egunen batean zuzentzea espero dugu,Estatuak errekurtso bat planteatzen duenean araudi autonomiko osoa geldiarazten delako,baina alderantziz ez delako berdin gertatzen". "Segurtasun juridikoa bermatzeko, tratamenduak berdina izan beharko luke" esan du. Bozeramaile jeltzaleak zentzu berean salatu duenez "errekurtsoak aurrera ateratzeko borondate politikoa dago, eta ez horrenbeste borondate juridikoa".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10