Prentsa Aretoa

2016/02/24

Joseba Agirretxea, aho batez izan da aukeratua Herriaren Defendatzailearekiko Harremanetarako Batzorde Mistoko presidente

Batzordeko Presidente gisa eskaini duen lehen hitzaldian, Agirretxeak hitzeman du herritarrekiko harremana, Herriaren Defendatzailearen figuraren bidez, ahal denik eta positiboena egiten saiatuko dela.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Joseba Agirretxea, Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko diputatua, aho batez izendatu dute Herriaren Defendatzailearekiko Harremanetarako Batzorde Mistoko presidente. Agirretxea ere izango da Batzorde horretan, Euzko Abertzaleak taldearen bozeramailea.

Batzordeko presidente gisa eskaini duen lehen hitzaldian, Batzordea osatzen duten 39 diputatuek berarengan jarri duten konfiantza eskertu ondoren esan du Herriaren Defendatzailearekiko Harremanetarako Batzordea "gune egokia" dela "are gehiago oraingoa moduko testuinguru batean, herritarren arazoak zuzenago ezagutzeko eta konpontzen laguntzeko". Zentzu honetan hitzeman du " Herriaren defendatzailearen figuraren bidezko harreman hori ahal denik eta onena eta positiboena egiten saiatuko dela".

Gure Legebiltzar Taldea