Prentsa Aretoa
2016/02/25
Euzko Abertzaleak taldeak lege berria eskatu du botikak emateko orduan sektorearekin eta Autonomi Erkidegoen artean adostutako prozesuak arautzeko
Aurkeztu berri duen Legez Besteko Proposamenean, EAJ-PNVk ohartarazi du 954/2015 Dekretuaren aplikazioak ondorio kaltegarriak ekarri dituela eta dekretua indargabetzea eskatu du.
PNL sobre la prescripción de medicamentos
LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENA - 2016/02/25
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak 954/2015 Erret Dekretua indargabetzea eskatu du, erizainek gizakientzako botika eta osasun produktuak ematea eta agintzea arautzekoa,hain zuzen; eta Lege berria eskatu du osasun arreta integralera, prozesuen integraziora eta arretarekin jarraitzera bideratutako lankidetza diziplina anitzean oinarritua eta sektoreko profesionalen,instituzioen eta Autonomi Erkidegoen oniritzia izango duena.
Erregistratu den idazki honetan, Euzko Abertzaileak taldeak baieztatu du Erret Dekretu hau indarrean sartu denetik "ondorio zuzenak" izan dituela osasun arretan eta osasun zentroen jarduera normalean, erizainen lana eragozten duelako botikak eta osasun produktuak erabiltzerako orduan".
Euzko Abertzaleak taldeak era berean baieztatzen du Dekretu honek Euskal Autonomiaren eskuduntza inbaditzen duela Gernikako Estatutuaren 18.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, hau da, Estatutuak EAEren ardurapean uzten du barne osasun gaietarako Estatuko oinarrizko legeriaren garapena eta betearazpena. Hori dela eta "Gobernuaren jardunak ezin du eragotzi Autonomi Erkidegoak bere eginkizun legegileetan dagokion jarduera esparrua izatea" .
Euzko Abertzaleak taldeak gogoratu du Pilar Ardanza, Osasun eta Gizarte Zerbitzuetarako Batzordeko bozeramaile jeltzalea izango dela ekimen hau aldeztuko duena, gai hau eguneko gai zerrendan jasotzen den egunean.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10