Prentsa Aretoa
2016/03/04
Aitor Estebanek berretsi du gaur, EAJ-PNVk Pedro Sánchezi eman dion ezetza
"40 urte daramatzagu berba onekin, eta ikuspuntu orokorra ez da nahikoa dagoeneko; beste etapa batean gaude" esan dio bozeramaile jeltzaleak hautagai sozialistari.
Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak, gaurkoan berretsi du sei diputatu jeltzaleek Gobernuko presidenterako hautagai sozialista Pedro Sánchezi eman dioten ezetza. Dena dela, aldi berean adierazi dio "etorkizunean negoziatzeko" borondatea "astelehenetik aurrera elkarrizketa ezinbestekoa izango delako”.
Bere hitz egitean, Estebanek baieztatu du azken bi egunotan ez dela sozialisten edo jeltzaleen artean mugimendurik eman eta zera gaineratu du "gure hautesleekin eta gure egitasmoarekin zintzo jokatu nahi dugulako eta txeke zuririk ezin dizugulako eman, zure hautagaitzaren kontra bozkatuko dugu”. Zentzu berean, Aitor Estebanek zera baieztatu du "40 urte daramatzagu berba onekin eta ikuspuntu orokorra ez da nahikoa dagoeneko; beste etapa batean gaude”.
Iragan asteazkenean egin bezala, Estebanek hautagai sozialistari eskatu dio bere jarrera zehaztea autogobernu gaiaren inguruan, ekonomia alorrean,finantzan, azpiegituretan, hezkuntzan eta abarretan. "Ez dakigu hainbat gairen inguruan zer pentsatzen duzun eta ezin du gehiengorik eraiki bide orrri argia ez baduzu" deitoratu du.
Gainera, Estebanek zera esan du "PSOEk harriak jarri ditu" Ciudadanos taldearekin hitzartu duen itunarekin "edukiagatik zein formagatik", " hitzatzeko aukeratu duen kideak ez baitu erraz jartzen besteekin adostea" eta " akordioa hain da luzea, ezen gainerakoekin adostea zail egiten baitu”.
“Euskadi eta Catalunyarentzako aukera dugu aurrean, baina ausarta izan behar da eta arriskuak hartu, hitz egin, hitzartu eta amore eman; pasta horretakoak beharko lukete izan Gobernuko Presidenteek" ezarri du .
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10