Prentsa Aretoa
2016/03/16
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Legea aldaraztea proposatu du funtzioko Gobernuak Kongresuaren kontrolaren pean jar daitezen
Aurkeztu duen Lege Proposamenean, EAJ-PNVk "argi eta garbi eta berariaz" ezartzen du konfiantza harremanak ez duela kontrola eragozten, eta kargua utzi duen Gobernuaren interpretazioa errefusatu du "juridikoki eta demokratikoki onartezina" delako.
EAJ-PNVren Legebiltzar Taldeak Lege Proposamena aurkeztu du 50/1997 Gobernu Legea aldarazteko, funtzioko Gobernuak Kongresuaren kontrolaren pean jar daitezen.
Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak, erabaki hau iragarri zuen atzo, Gobernuak Kongresuan agertzeari eta Ganberaren kontrolpean jartzeari uko egiten diola egiaztatu ondoren, eta Gobernuaren jarrera "lotsagabekeri" jo zuen. Euzko Abertzaleak taldeak gaur erregistratu duen ekimenaren bidez Gobernu Legearen 29. artikulua aldaraztea proposatzen du "argi eta garbi eta berariaz" ezartzeko Ganberak funtzioko Gobernuak kontrolatu behar dituela eta kargua utzi duen Gobernuak indarrean dagoen legeriaz egiten duen interpretazio "juridiko eta demokratikoki" onartezina errefusatzeko.
Hainbat letratuk eginiko txostenetan oinarrituta Euzko Abertzaleak taldearen ekimenak zera ezartzen du "kontrol funtzioaren eraginkortasuna konfiantza harremanaren eguneratzearen –inbestidura- mende jartzeko tesiak kontrola egiteko ahalmena eta ekimenak aurkezteko eskubidea mugatzea suposatzen du" eta gaineratu du planteamendu hau ere bateraezina dela "Konstituzioaren 66 eta 23 artikuluekin" . Era berean adierazten duenez "Konstituzioaren oraingo araudiak eta araudi eratorriak ez du onartzen funtzioko Gobernuak egiten duen interpretazio okerra" baina jarrera hori duela egiaztatuta egoera hau "gaitzetsi beharra dago" eta "argi utzi " behar da funtzioko Gobernuek ere Ganberaren kontrolpean egon behar dutela.
Zentzu berean hitz egin du Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak: "Eskandalizatuta gaude funtzioko Gobernuaren aldetik parlamentuaren kontrolpean ez egoteko egin dituen saiakerengatik. Gobernuak ahaztu du erantzukizunak dituela, aurpegia eman behar du arazo industrialen, sozialen eta europarren aurrean. Kontrola eta erantzukizun politikoa nahasten ari dira" esan du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10