Prentsa Aretoa

2016/04/05

Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldearen ustetan "errespetu falta" da Gobernuak herritargoari bere eguneroko lanaren berri ez ematea

Pilar Ardanzak Sustapen gaietarako bozeramaile jeltzaleak gaitzetsi egin du Ana Pastor funtzioko Ministroa Batzordean agertu ez izana, Euzko Abertzaleak taldeak eskatu bezala.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVren Legebiltzar taldeak azpimarratu du "herritargoarekiko eta Parlamentu osoarekiko errespetu falta da" funtzioko Gobernuak bere eguneroko lanaren berri ez ematea.

Pilar Ardanzak, EAJ-PNVren Legebiltzar Taldean Sustapen gaietarako bozeramailea denak, adierazpen hauek egin ditu Diputatuen Kongresuko Sustapen Batzordean. Bertan, Gobernuko hainbat kargudunen agerraldiak eskatu ziren,funtzioko Sustapen Ministroarena barne, Euzko Abertzaleak taldearen eskariz.

Diputatu jeltzaleak esan duenez Gobernu bat funtziokoa izateak "ez du suposatzen eguneroko jardunari buruzko azalpenak eman beharrik ez izatea. Esan egiten dugu administrazio gardenak nahi ditugula eta kudeaketa lanaren berri ez ematea opakotasun politika da eta egiten dena azaldu nahi ez dela esan nahi du".

Zentzu honetan, Ardanzak esan du EAJ-PNV "benetan kezkatuta" dagoela Euskal Y Trenbidearen exekuzio epeekin eta gaineratu duenez "Ministro andreak berak esan zuen abiadura handia Euskadin 2019 urtean jarriko zela martxan, baina data horrek zailago egiten du trena Bilbo eta Donostian sartzeko behin betiko konponbideak bilatzea". "Lan batzuk 2016 urtean hasita egon beharko lukete eta geldirik daude. Egoera horrek Ministroaren gutxieneko azalpena eskatzen du" salatu du.

“Hauteskundeetatik 108 egun igaro dira, Ministerioko karguek hilero kobratzen dute eta erantzunak eman behar dizkiote herritargoari eta guri ere bai, herriaren ordezkariak garelako" ezarri du.

Gure Legebiltzar Taldea