Prentsa Aretoa

2016/04/05

EAJ-PNVk eskatuta, Espediente Judizial Elektronikoaren ezarpena berraztertuko da

Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoa premia osoz deitua izango da eta bere ebaluazioaren ondorioak Kongresuko Justizia Batzordean aurkeztuko dira.

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, mikel legarda, justicia, pnl,

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak eskatuta, Espediente Judizial Elektronikoa izenez ezagutzen denerako ezarri diren epeen bideragarritasun tenporala,ekonomikoa eta teknikoa berriro aztertu beharko du Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoak (CTEAJ). Azterketa honen ondorioak Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordean azalduko dira.

Mikel Legardak, EAJ-PNVren legebiltzar taldeko Justizia Bozeramaileak, adierazi bezala, “egon diren zailtasun teknikoek, hain handia den eginkizun modernizatzailerako baliabide nahikorik ez izateak eta, batzuetan, erreparo kulturalak egoteak erakusten dute asko izan direla bete gabe utzitakoak eta planifikatutik desbideratutakoak".

Diputatu jeltzaleak baieztatu du horrek guztiak "gabeziak" eragin dituela Justizia Administrazioan baliabide telematikoak ezartzeko prozesuan, eta horregatik aldeztu du premia osoz ebaluaketa berria egitea eta  CTJAE-ko arduradunak horren  ondorioak Parlamentuan azaltzea.

Justizia Batzordean onartu den Legez Besteko proposamenak PPrena izan ezik gainerako legebiltzar talde guztien babesa jaso du eta PSOErekin trantsazionatua izan da.

Gure Legebiltzar Taldea