Prentsa Aretoa
2016/04/06
Aitor Estebanek UE eta Turkiaren arteko akordioa kritikatu du: "Adabakia baino ez da"
Jeltzaleen bozeramaileak deitoratu du Europak erabakiak hartzeko ardura turkiarren eskuetan utzi dituela eta errefuxiatuek herrialde horretan izango duten segurtasunaz ohartarazi du.
Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak, gaur deitoratu du Europak, Turkiarekin errefuxiatuen inguruan adostu duen akordioari dagokionez "bere ardurak beste hirugarren Estatu baten, Turkiaren,eskuetan jarri dituela", "errefuxiatuen segurtasuna bermatuta ez dagoen tokian, hain zuzen" eta akordioa "adabakia" baino ez dela esan du.
Funtzioko Gobernuko Presidenteak azken Europar Kontseiluan azterturiko gaiez informatzeko eskaini duen agerraldiaren kariaz hitz egiteko izan duen tartean, Estebanek esan du EB eta Turkiaren arteko akordioa "ez da hitzez-hitz atxikitzen nazioarteko legerira" eta baieztatu du Siria baino ez dela aipatzen errefuxiatuen arazoa Eritrea edo Pakistan moduko herrialdeei ere eragiten dien arren. Zentzu berean esan du akordio honen terminoek suposatzen dutela "bakar-jokoan ere nork bere buruari iruzur egitea eta printzipio,balore eta europar integrazioarekin salerosketan aritzea" eta baieztatu du bete gabe utzi dela EBren Batzorde Mistoan adostu zen hitzarmena. Era berean erakutsi du Greziaren egoerak eragiten dion kezka, “gainezka dago eta gainezka jarraituko du”, kanporaketa masiboengatik, heltzeko bide seguruengatik, arrisku egoeran dauden gizabanakoen babesagatik eta EBk Siriako iparraldean abalatu duen babesgunearen inguruko puntuagatik. "Turkiari eman diote Siriako iparraldea inbaditzeko baimena eta toki horretan Turkiako tropak mendebaldeko aliatuen posizioak erasotzen ari dira,besteak beste kurduenak, eta berariaz onartu da errefuxiatuak hara eraman daitezkeela. Bai segurtasun bitxia!" kritikatu du.
“Akordio hori laster zuzendu beharko dugu eta Espainiak ezin du beste alde batera begiratu Lanpedusakoa eta Ceuta eta Melillarako fluxua errepikatuko direlako" ezarri du Estebanek.
Beste alde batetik, jeltzaleen bozeramaileak gogora ekarri ditu enplegua,hazkundea eta lehiakortasuna, Europar Batzordean ere aztertzen diren gaiak, hain zuzen, eta siderurgiaren sektorearen egoeraz mintzatu da, Txinako dumping-aren eraginez Europan krisian dagoena eta Euskadin eragin berezia duena, bertan metatzen baita Espainiar Estatuko siderurgiaren %50. “Ematen du Espainia ez duela horrek kezkatzen,baina gu biziki kezkatzen gaitu. Sektoreak oso une latza bizi du, lantegiak geldituta eta Euskadin familia asko eta asko dira sektore horretatik bizi direnak. Ez al dute ezer egingo? Espainiak ez al du sektore hori Europan aldeztuko? Funtzioko Industria Ministroari eskatu diogu Ganberari azalpenak ematea baina bere Gobernuak muzin egin dio agertzeari eta informazioa emateari. Zertarako ote da Estatua gai horietan inplikatzeko ez bada?" salatu du.
Amaitzeko, Aitor Estebanek Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeaz edo Brexit delakoaz jardun du. Diputatu jeltzaleak kritikatu du Erresuma Batua Europar Batasunean geratzen dela bermatzeko hitzarmenak berrinterpretatu behar izatea. "Hutsegitea da, atzerako urratsa; Europan integratzeko abiadura ezberdinak izatea onargarria da baina Erresuma Batuaren nahia asetzeak ez luke ekarri behar hitzarmenen berrinterpretazioa eta Europar Batasunaren helburua Europaren batasun handiagoan aurrera egitea ez izatea" azaldu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10