Prentsa Aretoa

2016/04/14

EAJ-PNVk, PP izan ezik, Ganberako gainerako talde guztiek saharar herriaren alde izenpetu duten agiria izenpetu du

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldearen izenean egon da Aitor Esteban Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren taldearen bozeramailea.

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, aitor esteban, sahara, declara

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Legebiltzar taldeak gaur izenpetu du, PPk izan ezik, Ganberako gainerako Taldeek izenpetu duten Adierazpena

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldearen izenean egon da Aitor Esteban Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren taldearen bozeramailea. Legebiltzar talde guztietako ordezkariekin eta topaketan izan diren saharar herriko ordezkariekin batzartu ondoren Estebanek izenpetu egin du "Mendebaldeko Sahararen gatazkari konponbidea bilatzeko behar diren ahaleginak bultzatzeko" egin den agiria.

Hauxe da Adierazpenaren testua:

Behean izenpetzen dugunok:

1.- Gure babesa adierazten diogu saharar herriari, Mendebaldeko Saharako gatazkari konponbidea bilatzeko beharko diren ahaleginak bultzatzeko xedapena eginez, Nazio Batuen Kartan ezarritako printzipio eta xedapenen markoan bere autodeterminazio eskubidea aitortzen dugula berretsiz eta erakunde horren Idazkari Nagusiak gatazkari konponbide baketsua bilatzeko egin dituen ahaleginak aitortuz.

2.- Funtzioko Gobernuari eskatzen diogu Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluko kide den aldetik egiteko aktiboagoa izan dezala konponbide premiazko, bidezko eta behin betikoa bilatzeko jardunean, ezinbestekoa delarik Bake Plana aplikatzea saharar herriarentzat autodeterminazio erreferendum aske eta demokratikoarekin batera burutu beharko dena.

3.- Gobernuari eskatzen diogu Mendebaldeko Saharan Giza Eskubideak errespetatzen direla zaintzea eta Nazio Batuen Bake Misioari (MInurso) giza eskubideak gainbegiratzeko adindua ematea. Beren oinarrizko eskubide eta askatasunak egikaritzeagatik espetxeratuta dauden saharar preso politikoak askatzea eskatuz.

Gure Legebiltzar Taldea