Prentsa Aretoa
2016/04/16
Aitor Esteban: “Euskal altzairugintza sektoreko enpresak eta langileak ezin dira uko egite edo dimisioen mende egon, neurriak berehala hartzea exijitzen dugu”
Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak salatu duenez Kongresuaren Mahaiak atzera bota du Espainiar Gobernuak euskal altzairugintza sektorearekin duen inplikazioaren inguruan EAJk aurkeztu duen kontrol galdera bat
-
Aitor Esteban: “Euskal altzairugintza sektoreko enpresak eta langileak ezin dira uko egite edo dimisioen mende egon, neurriak berehala hartzea exijitz 2016/04/16
Aitor Esteban Bilbon
DOKUMENTOAK - 2016/04/16
Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Legebiltzar Taldeko Bozeramaileak, gaur baieztatu duenez “siderurgia sektoreko langile eta enpresak ezin dira uko egite eta dimisioen mende egon” eta funtzioko Gobernuari exijitu dio neurriak “berehala” hartzea gaur egun euskal altzairugintza sektoreak bizi duen krisia konpontzeko.
Bilbon eskaini duen prentsaurrekoan, Esteban “kezkatuta” agertu da Madrilen une onetan dagoen egoera politikoagatik eta funtzioko Gobernuaren “gelditasunagatik“, “eguneroko bizitzan neurriak hartzea behar duten arazoak daudenean, arintasun osoz jardutea behar denean eta ezin denean beste alde batetara begiratzen egon”.
Zentzu honetan, bozeramaile jeltzaleak azaldu du funtzioko Gobernuak agindu argia duela siderurgia sektorearen krisiari dagokionez, Kongresuko Osoko Bilkurak, Euzko Abertzaleak taldeak eskatuta eta,aho batez, euskal altzairugintza sektorearen etorkizuna aldezteko eta bermatzeko Legez besteko Proposamena onartu ondoren. “Ezin dugu denbora galdu Kongresuaren aho bateko agindu bat dagoenean” ezarri du.
Hori dela eta, Estebanek berak azaldu duen bezala, Euzko Abertzaleak taldeak funtzioko Gobernuari zuzendutako galdera erregistratu zuen agindu honen betepen mailaren inguruan: Dena dela, galdera hau Kongresuaren Mahaiak ez du izapidera onartu hurrengo Gobernuari dagokiola ulertzen duela argudiatuta “Ezin dugu galdetu funtzioko Gobernua arduratuta egon beharko lukeen arazoengatik ere” salatu du. “Gaur egun siderurgiaren arazoak premiarik ez badu edo interes orokorrik ez badu, gureak egin du, lotsagarria da eta Mahaiaren erabaki hori errekurrituko dugu” iragarri du.
Amaitzeko, Estebanek aldarrikatu du funtzioko Gobernuko presidenteak Kongresura joan beharko lukeela azalpenak ematera, Industria Ministroak karguari uko egin diola ikusita ; ildo beretik esan duenez “sistema demokratiko batean funtzioko Gobernuak Ganberaren kontrolaren pean egon behar du”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10