Prentsa Aretoa
2016/04/19
Onartua izan da Euzko Abertzaleak taldeak botikak agintzeko Dekretua indargabetzeko xedez aurkeztu duen ekimena
Pilar Ardanzak Osasun eta Gizarte Zerbitzuen Batzordean aldeztu duen Legez besteko Proposamen berean eskatzen da sektorearen eta Autonomi Erkidegoen artean adostutako lege berria.
Diputatuen Kongresuak EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldeak aurkeztu duen Legez besteko Proposamena onartu du, zeinen bidez, erizainek gizakiei zuzendutako botikak eta osasun produktuak ematea, baimentzea eta agintzea arautzen duen 954/2015 Erret Dekretua indargabetzea planteatzen duen. Ildo beretik, lege berria eskatu du osasun arreta integralerako eta arreta prozesuen integrazio eta jarraipenerako alderdi anitzeko lankidetza printzipioetan oinarritua; profesionalen, erakundeen eta Autonomi Erkidegoen adostasuna izango duena.
Pilar Ardanza, Osasun eta Gizarte Zerbitzuen Batzordean Euzko Abertzaleak taldearen bozeramailea, pozik agertu da kongresuan jaso duen babesarekin. Bere esanetan “Erret Dekretu hau ez da inoren gustukoa eta gatazka baino ez du sortu halakorik ez zegoen tokian”. Diputatu jeltzaleak, gainera, dekretu honek Euskal Autonomi Erkidegoaren eskuduntzak inbaditzen dituela esan du: “Espainiar Gobernuak ezin du eragotzi EAEk bere arauzko eginkizunetan jarduteko aukera izatea” ohartarazi du.
Ardanzak baieztatu du arau hau indarrean sartzeak “ondorioak” izan dituela “osasun arretan eta osasun zentroen ohiko eginkizunetan erizainei eragozten zaielako botikak eta osasun produktuak erabiltzea eta botikak agintzen dituenaren eskuan jartzen du gaixoen kudeaketaren ardura osoa, jarraipena barne, eta horrekin eman beharreko arretak arintasuna galtzen du eta osagile eta erizainen arteko lankidetza giroa kaltetzen du”.
Hori dela eta, Diputatu jeltzalearen esanetan “ezinbestekoa da Erret Dekretu hori indargabetzea eta testu berria adosteko negoziaketa prozesua abiaraztea, Autonomia Erkidegoen eskuduntzak kontuan hartuko dituena, profesionalen eta erakundeen arteko adostasunarekin eta osagile eta erizainen gaitasun profesionalei dagokien garrantzia eta balioa emanez”.
Jarraian, hona hemen Osasun eta Gizarte Zerbitzuen Batzordean onartutako ekimena: Diputatuen Kongresuak Gobernuari eskatzen dio 954/2015 Erret Dekretua, urriaren 23koa, indargabetu dezala eta, Autonomi Erkidegoekin lankidetzan, beren eskuduntzen esparruan eta, profesionalen eta erakundeen adostasuna dela bide, Lege berria idazteko lanari ekin diezaiola, erizaintza alorreko profesionalen aldetik botikak erabiltzea, agintzea eta baimentzea arautzeko.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10