Prentsa Aretoa
2016/05/06
Aitor Estebanek baieztatu du E-26rako kanpaina ‘déjà vu' antzeko bat dela eta ez dela beharrezkoa
Kongresuko EAJ-PNVren diputatuak kritikatu du estatuko talde batzuk " beren lotsariak estaltzen" saiatzen direla eta "egin behar zutena zen akordio batetara iristea"
Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren bozeramaile Aitor Estebanek Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, ekainaren 26an Gorte Nagusiak aukeratzeko egingo diren hauteskundeetarako kanpaina "‘deja vu’ antzekoa" izango da eta, gainera, beharrezkoa ere ez da. Ildo beretik eta hauteskunde gastuak murrizteko aukeraren inguruan esan du Estatuko talde batzuk "beren lotsariak estaltzen" saiatzen direla eta "egin behar zutena zen akordio batetara iristea". "Gu hori errazten saiatu ginen baina azkenean gehiengoak osatzeko erantzukizuna duten alderdiek huts egin dute eta orain aurpegia garbitzen saiatzen ari dira" esan du.
E-26ko hauteskunde emaitzei dagokienez zera esan du "aldaketaren bat bai egongo da eserlekuen kopuruan,baina ez da aldaketa handia izango". "Ez dut uste gehiengo absoluturik egongo denik,ezta gobernu aukera argirik ere. Argi daukadana da inork pentsatzen bazuen hobe zela estatu mailako alderdiak bozkatzea gobernuaren aldaketa eragiteko, argi ikusi da gauzak eskura izanda ere ez dutela egin izan, beraz hobe dugu Euskadiko interesez arduratzea" azpimarratu du. Estebanek berriro esan du EAJ-PNVren apustua beti izango dela euskal herritargoaren bizitza kalitatea eta interesak hobetzea eta autogobernu maila handiagoa lortzea, direnak direlakoak unean uneko hauteskundeak. "Horretara eraman gaituzte estatu mailako alderdi batzuen erabakiek eta aurre egin beharko zaio egoerari". "Argi baino argiago duguna da Madrilen interes asko jokoan daudela eta hantxe egon beharko dugula horiek aldezteko" baieztatu du.
Zentzu berean deitoratu duenez "PSOEk eta Podemosek gobernua aldatzeko aukera izan dute eta ez dute egin izan bakoitzak bere interesak izan dituelako. Podemosek PSOE gainditu nahi izan du eta azken honek ez dio Podemosi zilegitasuna eman nahi izan. Erakutsi egin dute bakoitza bere gauzetaz baino ez dela arduratzen. Inork ere ez daki erabakigarria nor izan daitekeen eta konbinaketaren batean gure eserlekuak ere erabakigarriak izango dira" ondorioztatu du .
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10