Prentsa Aretoa

2016/05/10

EAJ-PNVk alderdiei helarazi die hauteskunde gastuak murrizteko proposamena

Jeltzaleak gastuaren gehienezko mugaren murrizketa mailakatuaren eta kanpoko publizitatearen parte bat ezabatzearen alde agertu dira, hedabideen arreta talde guztientzako baldintza berdinetan gauzatzea eskatzen duten bitartean.

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, elecciones, aitor esteban, gas

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk proposamen bat egin du ekainaren 26ko hauteskundeetako hauteskunde gastuak murrizteko. Bi orrialdeko agirian, jeltzaleek mailing-ari eustea proposatzen dute, kanpainako elementu batzuk ezabatzea eta gehienezko gastu muga era mailakatuan murriztea eta hautagaitzak aldarrikatzen diren esparruetako biztanleriaren arabera tratamendu mediatikoa denentzako baldintza berdinetan gauzatzea eskatzen duten bitartean.

EAJ-PNVk proposamen hori planteatu die PP eta PSOEr, eta bihar emango die hauteskunde gastuak murriztearen egokitasunaz eztabaidatzeko deituko den bigarren bilerara joango diren talde politikoei.

Hain zuzen ere, Euzko Alderdi Jeltzaleak proposatu du hautagaitzak 20 milioitik gorako biztanleria-esparruan aldarrikatzen dituzten talde politikoek gehienezko muga % 30 murriztea. 10 eta 20 milioi biztanleko herrialde esparruetarako, murrizketa hori %20koa izango litzateke eta 10 milioi biztanleko herrialdeetarako murrizketa %10koa litzateke.

EAJ-PNVk eginiko agirian jasotzen den alderdi garrantzitsua ere bada hesiak, oppi-ak, pankartak, banderolak eta antzekoak ezabatzeko proposamena, tranbia, autobus, geltoki eta kabinetan egiten den publizitatea mantentzea proposatzen duen aldi berean.

Aitor Estebanek iragan asteazkenean eginiko bileraren ondoren eskaini zituen adierazpenetan esan bezala, EAJ-PNVk , kanpoko publizitatearen zati bat ezabatzean, kaleetan presentzia txikiagoa egongo denez, baldintza berdinetan eginiko tratamendu mediatikoa eskatu du. Jeltzaleek era berean eskatu dute hedabide publiko eta pribatuetan "talde politikoentzat berdintasun, aukera, proportzionaltasun eta neutraltasun printzipioak" errespetatzea eta aldeztea LOREG legearen 66. artikuluan ezarritako terminoetan. Eta halakorik emango ez balitz "kaltetua konpentsatzea edo kaltea ordaintzea" eskatzen du "gizartearen aniztasun politiko eta erreala bermatzeko".

Azkenik, EAJ-PNVk talde politiko bakoitzak bere kabuz kudeatzen duen mailing-ari eustea proposatzen du eta bidalketa pertsonalizatu bakoitzeko 0,18€ko diru-laguntza ematea eta spot-en produkzio eta banaketa ezabatzea planteatu du.

 

 

Gure Legebiltzar Taldea