Prentsa Aretoa

2016/05/11

Aitor Estebanen esanetan "sukalde lana egin ez izanak eta alderdien arteko interes ezberdinek" eragotzi dute hauteskunde gastuak murrizteko akordioa

Bozeramaile jeltzaleak adierazi nahi izan du EAJ-PNVk kanpaina zorrotza eta gastu handirik gabea burutzeko eta hauteskunde gastuak murrizteko asmoa duela.

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, aitor esteban, elecciones, gas

ARGAZKIA JAITSI

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren bozeramaile eta ekainaren 26ko hauteskundeetarako hautagaiak gaur baieztatu duenez "sukalde lana eta elkarrizketa gehiago falta izan dira" hauteskunde gastuak murrizteari buruzko akordioa lortzeko. Estebanek Diputatuen kongresuan alderdi nagusietako arduradunekin elkartu ondoren hedabideei eskainitako adierazpenetan zera baieztatu du "oso zaila da hain egoera ezberdinetan dauden eta horren interes ezberdinak dituzten alderdien arteko akordioak lortzea".

“Bakoitzak garrantzizko jotzen du herritarrengana iristeko orduan eraginkorrago egiten zaizkion bideei eustea, eta bide horiek ezberdinak izan ohi dira kasu bakoitzean; alderdi batzuek egunero presentzia mediatiko handia dute inolako kosterik barik, baina beste batzuk ez gara komunikabideetan agertzen eta derrigorrezko egiten zaigu kalean egotea" esan du jeltzaleen hautagaiak.

Aitor Estebanek azpimarratu duenez "alderdi guztien aldetik eman da hauteskunde gastuak murrizteko borondatea" eta azkenean akordiorik lortu ez den arren, "EAJ-PNVk abiapuntu ona izan zatekeen proposamena" planteatu duela ekarri du gogora. Zentzu honetan esan du EAJ-PNVk mailing-ari eutsi nahi diola eta proposatu duela kanpainako gauza batzuk ezabatzea eta gehienezko gastua hautagaitzak aldarrikatzen diren esparruetako biztanleriaren arabera murriztea. Aldi berean, tratamendu mediatikoa baldintza berdinetan gauzatzea eskatu du.

Edozein kasutan, Estebanek adierazi nahi izan du EAJ-PNVk kanpaina zorrotza eta gastu handirik gabea burutzeko eta hauteskunde gastuak murrizteko asmoa duela.

 

Gure Legebiltzar Taldea