Prentsa Aretoa
2016/05/17
Aitor Esteban: “Nire obsesio eta kezka nagusia da herri honek Madrilen bere interesak oso hurbiletik babestuko dituen ordezkaritza izatea"
Berraukeratua izateko aurkeztuko den hautagai jeltzaleak ohartarazi duenez "EAJ-PNVk baino ez du bermatuko euskal herritarrei interesatzen zaizkien gaien defentsa".
Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Bizkaiko Zerrendaburuak eta ekainaren 26ko hauteskundeetan berraukeratua izateko aurkezten den hautagaiak baieztatu duenez "nire obsesio eta kezka nagusia da herri honek Madrilen ordezkaritza izan dezala eta honek herriaren interesak hurbiletik babes ditzala" eta gaineratu duenez "EAJ-PNVk baino ez du bermatuko euskal herritargoa arduratzen duten gaien defentsa".
Jeltzaleen bozeramaileak Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan adierazi duenez "oso garrantzitsua da EAJ-PNVk azken legealdian izan duen legebiltzar taldeari eutsi ahal izatea, alderdi nagusien mailako ahotsa izatea ahalbidetzen duelako" eta konfiantza erakutsi du Abenduaren 20an lortu zituen sei diputatuak lortzera eta Euskadin bototan irabazte, bozeramaile irtetera begira.
Dena dela, Estebanek baieztatu du hautesleria "saturatuta" dagoela eta hauteskundeak errepikatu beharra "politikagintzaren porrota" dela esan du. Zentzu berean azpimarratu du EAJ-PNVk azken hilabete hauetan erautsi duen "seriotasuna" aldeztu duela eta "lau alderdi handien artean adosteko benetako borondaterik izan ez dela" kritikatu du. "Eserleku kopurua ez da ekainaren 26an nabarmen aldatuko eta ezinbestekoa izango da adostea, horregatik uste genuen komeni zela albait arinen adostea, eta ez hauteskunde berrien ondoren" baieztatu du.
Ekainaren 10ean hasiko den hauteskunde kanpainari begira, Estebanek gogoratu du EAJ-PNVk hauteskunde gastuak murriztuko dituela, baina azpimarratu duenez "alderdien arteko ezberdintasun handiek eta bakoitzaren abiapuntu ezberdinek egin dute gai horren inguruko akordiorik ez lortzea. Horrela gogoratu duenez "lau alderdi handiek abantaila dute egun batean eta hurrengoan medioetan daukaten presentziarekin. Bien bitartean, besteok medioetan presentzia hori bermatzeko eta kalean egoteko borrokatu behar dugu”.
Alfonso Alonso, Euskadiko PPren Presidente eta Gasteizeko alkate izandakoari eta Javier Maroto, PPren idazkariorde sektorial eta Gasteizeko alkate ohiari Kontuen Epaitegiak `San Antonio´ izeneko auziagatik udaleko diru-kutxan eragin duten kalteagatik ezarri dien zigorraz eta auzi hori 'De Miguel' auziarekin alderatzeko egin diren saiakerez galdetuta Estebanek zera adierazi du "gutxienez barkamenak eskatu beharko dituzte eta azalpena eman behar dute, kudeaketa lan okerra egin dela ikusi delako". Era berean, hautagai jeltzaleak zera gogoratu du "auzi bien arteko funtsezko ezberdintasuna" da "EAJ-PNVk lehen momentuan bertan bere alderdikide eta inplikatuei txartela eta karguak uztea exijitu ziela”. Amaitzeko esan duenez " PPk `De Miguel´ auzia Euskadiko ustelkeria kasurik handiena dela sinistarazi nahi digun arren, egia dena da PPko buruzagiek `San Antonio´ auziaren bidez diru kutxa publikoetan eragin duten kaltea `De Miguel´ auzian eragin denaren bikoitza dela.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10