Prentsa Aretoa
2016/05/20
EAJ-PNVk Madrilen eta Eibarren egin duen lan koordinatuak NAN bulegoa Gipuzkoako hirira itzultzea ekarri du
Joseba Agirretxea berraukeratua izateko aurkezten den hautagaia pozik agertu da "herriarentzat horren garrantzitsua den eta Eibarko herritarrek eskatu duten zerbitzua" berreskuratu delako.
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak eta Eibarko EAJ-PNVren Udal Taldeak egin duten lan koordinatuaren ondorioz, Eibarrek berriro izango du herrian NAN agiria eta Pasaportea tramitatzeko bulegoa. Ondorioz,Eibar herrian 2008 urtean kendu zen zerbitzua berreskuratuko da.
Joseba Agirretxeak, berraukeratua izateko aurkezten den EAJ-PNVren Gipuzkoako zerrendaburua pozik agertu da "Rodriguez Zapateroren Gobernu sozialistak kendu zuen zerbitzu garrantzitsua" berreskuratzea lortu delako, kendu zen momentutik "Eibarko herritar guztien eskakizuna" izan delarik. Zentzu horretan esan duenez Madrilgo Euzko Abertzaleak taldeak "Eibarko udal taldearekin lankidetzan, lan etengabea egin dugu legebiltzarrean aurkeztutako ekimenen bidez eta eginkizun zuzenen bidez; lan horiek azkenean fruitua ematea lortu dugu".
Agirretxeak esan duenez Madrilgo ordezkari jeltzaleak "adi egongo gara lortutako konpromiso hori gauzatu dadin eta Eibarko herritarrek zerbitzua albait arinen berreskura dezaten, azken aldian pairatu izan duten lurralde desoreka konponduz". Eibarko EAJ-PNVren Udal Taldeak egin duen ikerketaren arabera Eibar herria da, Estatu mailan,NAN egiteko bulegorik hurbilenera distantzia handiena egin behar den puntuetako bat.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10