Prentsa Aretoa

2016/05/30

Aitor Esteban: “E-26az geroztik erabakigarriak bagara, euskal agenda mahai gainean egotea bermatuko dugu"

Hurrengo hauteskundeetarako hautagai jeltzalea "marra gorririk gabeko" elkarrizketarako prest agertu da, baina ohartarazi duenez "ikusi beharko da alderdiek esparru ekonomikoan, sozialean, azpiegituretan, autogobernu alorrean eta bake eta bizikidetza esparruan zer nolako planteamenduak egiten dituzten".

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, ekainaren 26ko hauteskundeetarako EAJ-PNVren zerrendaburuak gaurkoan baieztatu duenez "Euskadin bototan eta eserlekutan lehen indar izateko helburua daukagu" eta baiteztatu duenez "E-26az geroztik erabakigarri suertatzen bagara euskal agenda mahai gainean egotea bermatuko dugu".

RNE irratiari eskainitako elkarrizketan, hautagai jeltzaleak esan du EAJ-PNV prest dagoela, beti egon den moduan, "denekin eta marra gorririk gabe" hitz egiteko eta gaineratu duenez "hauteskundeen ondoren EAJ-PNVk hartuko duen jarrera izango da esparru ekonomikoan, sozialean eta azpiegituretan eta autogobernu eta bake eta bizikidetzaren alorrean egingo diren planteamenduen araberakoa" .

Aitor Estebanek azpimarratu duenez "gehiengo handiena izango duenak gobernatzearen aldekoak gara" eta zentzu honetan eskatu du "banaketa gunea alde batera uztea" eta "akordioak lortzeko saiakera egitea, behin behinekoak izan arren, baina banatzen dutena baino, batzen dutena kontuan hartuta" .

Gobernua osatzeko epeak murrizteko egon daitekeen aukeraz galdetuta,Estebanek zera baieztatu du "goiz da oraindik zer gertatuko den eta gehiengoak zein izango diren esateko" baina jarraian baieztatu duenez "hauteskundeak egin eta hurrengo egunetik aurrera lan egin, hitz egin eta negoziatu ahal da". Edozein kasutan, Estebanen hitzetan "gaurko informazioek esan duten bezala epeak murrizteko aukera bakarra da alderdi bozkatuenari  bidea erraztekoa" eta esan du hitzarmen hori egotekotan ere "alderdien arteko elkarrizketari uko egitea bezala" litzatekeela.

Gure Legebiltzar Taldea