Prentsa Aretoa
2016/07/19
EAJ-PNVren bost ordezkariak Diputatu karguaz jabetu dira
Gorte Nagusiak eratzeko bilkuran bost diputatu jeltzaleek boto zuria eman dute Kongresuko Mahaiaren eraketaren bozketan guztietan.
Aitor Esteban, Pedro Azpiazu, Mikel Legarda, Joseba Agirretxea eta Iñigo Barandiaran EAJ-PNVren Diputatu karguaz jabetu dira gaur. Bost legebiltzarkide jeltzaleek, gainera,boto zuria eman dute Kongresuko Mahaiaren eraketarako bozketa guztietan.
Esteban eta Azpiazu, Bizkaiko diputatuak; Legarda, Arabako diputatua; eta Agirretxea eta Barandiaran, Gipuzkoako diputatuak XII. Legealdiko diputatu karguaz jabetu dira. Horietako hiruk Konstituzioari lege-aginduz men egiten diotela adierazi dute eta Joseba Agirretxea eta Iñigo Barandiaranek euskaraz egin dute.
Aitor Estebanek baieztatu du bost diputatu jeltzaleek Kongresuko Mahaia eratzeko bozketan abstentzioa bozkatu dutela "batzuekin eta besteekin akordiorik lortu ez delako" eta kritikatu du negoziaketak "zurrumurru eta espekulazioetan" oinarritu direla eta ez direla deien bidez bideratu.
Ana Pastor Diputatuen Kongresuko Presidente izendatu izanaz, Estebanek esan du ez dela "apriorismorik" egin behar "eguneroko jardunean erakutsi beharko du bere lehentasuna Parlamentua dela" eta esan du "elkarrizketa zalea" jotzen duela. "Ikusiko dugu bere lana nola garatzen duen" amaitu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10