Prentsa Aretoa
2016/08/18
Aitor Estebanek uste du PPren eta PSOEren buruzagien jarrerak “onartezinak” direla; gainera, beraren ustez “edozer gerta daiteke”
Komunikabideei egindako adierazpen batzuetan eledun jeltzaleak berriz ere esan du EAJk ezetz esango diola Mariano Rajoyri, bai lehen bozketan, bai bigarrenean.
Gaur, Legebiltzarreko EAJ Taldearen eledun Aitor Estebanek esan du “erabat harrituta” geratu dela jarduneko gobernuko lehendakari Mariano Rajoyk PPren Batzorde Exekutiboaren atzoko bileraren ondoren eman duen prentsaurrekoan esanak entzutean. Horrez gainera honako adierazpen hau egin du Espainiako alderdi nagusiez: “nolako jende modua den eta nola aritzen diren jakinda, edozer gerta daiteke”.
Estebanek esan du Espainiako buruzagi politiko nagusien jarrerak “onartezinak” direla. “Ez da bidezkoa batzuek inbestidura ‘sine die’ atzeratzea eta, aldiz, beste batzuk desagertuta eta ostenduta egotea, legealdia hasten denez erabakitzeko aukera ematen duten botoak dituztela”, salatu du.
Eledun jeltzaleak berriz ere esan du EAJren jarrera bere horretan segitzen duela, hots, ezezkoa emango diotela Alderdi Popularraren lehendakarigai Mariano Rajoyri, eta gaineratu du “erabat gogogaituta” daudela batzuek hautagai popularraren balizko gehiengo batekin bat egitera “bultzatu nahi dituztela ikusita”. “Kontua ez da behingo negoziazioa, baizik eta PPk Euskadirekiko eta euskaldunon autogobernuarekiko eduki duen eta eduki daukan jarrera jarrera, jardunean egonik ere, errekurtsoak aurkeztu baitituzte EAEren lege batzuen kontra. Jarrera hori aldatzen ez bada eta politikingatzari heltzen ez badiote, guk geurean segituko dugu: ‘ez’ PPri”.
Estebanek esan du ari dagoela “Erregeak hautagai bat proposatzen badu, hura inbestidura-saiora joan behar dela”, baina gero hauxe gaineratu du: “nire ustez, auzi honetan ari diren guztiek oker ulertu dute Konstituzioaren 99. artikulua”. “Alderdi politikoen, komunikabideen eta eragile guztien presioaren xedea ahalik azkarren hautagai bat proposatzea da, baina proposatzen denak ez badu biltzen gehiengo nahikoa, 99. artikuluaren kontra jotzea bezalakoa izango da”, azaldu du. Gero, Aitor Estebanek PSOEk plazarutu duen aukeraz hitz egin du, hots, Kongresuko lehendakari Ana Pastor inbestidura-saioaren data ezartzera behartzeko aukeraz, eta honela kitatu du auzia: “proposamen hori ezinezkoa da, ez da bideragarria, Kongresuko lehendakariak bere esku baitu saioa noiz egiten den erabakitzeko ahala”.
Azkenik, galdetu diote ea balitekeen PPk itxaron nahi izatea harik eta EAEko eta Galiziako hauteskundeak egin arte inbestidura-saioari ekiteko, eta Estebanek erantzun du esanez “lotsagarria” litzatekeela, zeren “ia urtebete pasatu dugu Parlamentuan jardun gabe eta gobernuak taldeen kontrola jasan gabe”. Hori dela eta, esan du Konstituzio Auzitegiak ahalik arinen eman behar lukeela ebazpena horretaz.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10