Prentsa Aretoa
2016/09/02
Aitor Esteban:“`Ezetza´ emango diogu Rajoyri orain eta irailaren 25aren ondoren”
Bigarren inbestidura saioko eztabaidan jeltzaleen bozeramaileak baieztatu duenez “EAJk Euskadiko hauteskundeetan gerta daitekeena ez du Gobernuko presidenterako hautagaitzarekin lotzen. Ez du orain egiten eta gero ere ez du egingo. Gure jarrera irmoa da”.
Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak, gaur berretsi du bost diputatu jeltzaleek hautagai popularraren inbestidura saioan emango duten botoa “ezetza” izango dela orain eta irailaren 25aren ondoren”.
Estebanek hitz egiteko izan duen tartean salatu ditu Espainiako komunikabide batzuek EAJ-PNVren jarreraren inguruan egin dituzten “espekulazioak”, eta “PP eta PSOEren ordezkariei egotzi die” irailaren 25eko euskal hauteskundeen ondoren diputatu jeltzaleek beren botoa aldatuko dutelako hipotesia planteatzeko zabaldu diren informazioen erantzukizuna. Aitor Estebanek ezetz borobil eta irmoa eman du:“EAJk Euskadiko Hauteskundeetan gerta daitekeena ez du Gobernuko presidenterako hautagaitzarekin lotzen. Ez du egiten eta ez du gero egingo. Gure jarrera irmoa da. Gure botoekin ez dugu babestuko gure idearioaren kontra dagoen zerbait” bermatu du.
Izan ere, bozeramaile jeltzaleak baieztatu du zentzu honetan “aukerarik” ez dagoela eta zera azpimarratu du “EAJ-PNV ez zen sortu Espainiari gobernagarritasuna emateko” eta “alderdi handiei, beren burua Espainiar eta patriota jotzen dutenei”, dagokien erantzukizunaz jabetzea eskatu die. “Ez du zentzurik guk erantzukizun hori geure gain hartzeak”. Era berean azpimarratu duenez “PPk gobernuan eman dituen bost urteak oso ezkorrak izan dira” eta gogora ekarri du administrazio zentralak garai honetan “burututakoen multzoa”, inbestidurako lehen eztabaidan aipatu dena: “jarduera horiek agerian utzi dute ez dela elkarrizketa bideratu eta PPk hainbat gairen inguruan erakutsi duten jarrera inposatzailea erakutsi dute, besteak beste gure autogobernuari, garapen ekonomikoari eta bizikidetzari dagokionaren aldetik. Jarrera horrekin argi eta garbi bilatzen dena da gure forutasuna kaltetzea”.
Aitor Estebanek berriz azpimarratu duenez, elkarrizketa bat abian jartzeko ezinbestekoa da “Espainiako gobernuak bestelako jarrera erakustea”. “Hitz egin nahi izango duenarekin hitz egingo dugu eta ez errekurtso judizialetan edo Gorteetako gehiengoetan oinarrituta inposatu nahi duenarekin; alde biko harreman ona izan nahi duenarekin hitz egingo dugu, baina harremana elkarrekiko errespetuan oinarritu beharko da eta nazio aitortza aldarrikatzen duen euskal gizartearen borondatea kontuan hartua izan dadila. Jarrera hori denboran zehar egindakoarekin erakusten da. Ezin dira unean uneko agindu hutsen bidez planteatu. Gure botoa, beraz, ezetza izango da. Gaur eta irailaren 25aren ondoren”, ezarri du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10