Prentsa Aretoa
2016/09/07
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Zigor Kodearen betirako espetxe zigor berrikusgarria kentzea eskatu du "arduragabea" eta "inkonstituzionala" delakoan
Aurkeztu berri duen Lege Proposamenean, EAJ-PNVk proposatu du zigor horren erreferentzia guztiak ezabatzea "politika kriminaleko arrazoiek inondik inora justifikatzen ez dutelako" eta "gizakien duintasunaren kontra egiteaz gain, zigor bidegabeak eta tratu anker eta umiliagarriak debekatzearen kontra agertzen delako"
Aurreko legealdian bezala, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeak Lege Proposamena erregistratu du Zigor Kodearen betirako espetxe berriztagarria ezabatzea eskatzeko "arduragabe" eta "inkonstituzional" jotzen duelako.
Aurkeztutako idazkian, Euzko Abertzaleak Taldeak baieztatu du Zigor Kodean betirako espetxe zigor berrikusgarria sartzea dela "1978 urtean askatasunen sistema juridiko politikoa berrezarri denetik hona hartu den erabaki politiko-kriminalik garrantzitsuena" eta gaineratzen denez,"politika kriminal arloko arrazoiek ez dute neurri hori inondik inora justifikatzen eta erabat urratzen ditu zigor ordenamenduari buruzko printzipio konstituzionalaren oinarrizko elementuak: legezkotasun printzipioa eta birgizarteratzeko agindua", biak Espainako Konstituzioaren 25. artikuluak jasotzen dituenak.
Zentzu berean, EAJ-PNVk uste du zigor horrek, bizitza osorako espetxe zigorra edo betirako zigorra ezkutatzen duenak, "ordainsari eta mendeku funtzioa baino ez du betetzen, gizartearen ustezko segurtasun baten mesedetan" eta "ukatu egiten du Konstituzioaren eskubide eta baloreen sistema". Hain zuzen ere, Espainiako Konstituzioaren 25. kapitulu horretaz aparte "gizakien duintasunaren kontra egiten du ( EKren 10. artikulua) eta, era berean, zigor bidegabe eta tratu anker eta umiliagarriak debekatzearen kontra ere bai ( EKren 15. artikulua)".
Amaitzeko esan duenez "errore judiziala" gerta daiteke eta kasu horretan "konpondu ezinezko kaltea suposatuko luke", eta baieztatu duenez zigor hori Zigor Kodean sartu izanak "erarik arriskutsuenean apurtzen du 1978ko Konstituzioan betirako espetxe zigorra ez ezartzearen alde eman zen adostasuna”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10