Prentsa Aretoa

2016/09/08

EAJ-PNVk jarduneko Gobernuari eskatu dio Euskal Y trenbidea 2019 urtean martxan jartzeko egutegia

Iñigo Barandiaranek, Euzko Abertzaleak talde barruan sustapen gaietarako bozeramaileak, Bergarako lotunearen inguruan dagoen "paralisia" salatu du, eta zati batzuek 48 hilabeteko lanak beharko dituztela gogoratu du

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk jarduneko Gobernuari eskatu dio Euskal Y trenbidea 2019 urtean martxan jartzeko egutegia

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Legebiltzar taldeak aurkeztu duen galdera multzoan jarduneko Gobernuari eskatu dio Euskal Y trenbidearen lanak burutzeko egutegia, garraio hau 2019 urtean martxan jarri ahal izateko.

Iñigo Barandiaran Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak gogora ekarri du jarduneko Presidenteak egunotan egin zen inbestidura debatean eta jarduneko Sustapen Ministroak esan egin zutela Abiadura Handiko Trena 2019 urtean amaituta egongo zela.

Dena dela, diputatu jeltzaleak esan du Bergarako lotunea "azpiegitura osoaren ardatz nagusia" denak "atzerapen ikaragarria" daramala. Are gehiago, Barandiaranek esan du Bergarako Lotunea egiteko lanak hasi ere ez direla egin eta bide zati batzuek 48 hileko lana beharko dutela. "Zertan oinarritzen ditu jarduneko gobernuak bere baieztapenak Euskal Y Trenbidea 2019an amaituta egongo dela esaten duenean?" galdetu du.

Hori dela eta, Iñigo Barandiaranek jarduneko Gobernuari eskatu dio Euskal Y trenbidea 2019 urtean amaituta egon dadin bete beharko den egutegia aurkeztea.

Gure Legebiltzar Taldea