Prentsa Aretoa
2016/09/13
Azpiazuk Rajoyri egotzi dio Soriaren izendapenaren erantzukizuna, eta “hanka sartze erraldoia” izan dela esan du
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko bozeramaile ekonomikoak baieztatu du Soria “gaitasungabetuta” dagoela, eta bere erantzukizun politikoari erantzutea eskatu dizkio jarduneko gobernuburuari.
Pedro Azpiazuk, EAJ-PNVren Legebiltzar Taldeko bozeramaile ekonomikoak, ez dio jarduneko Ekonomia Ministro Luis de Guindosi erantzukizuna kendu, Soria jauna Munduko Bankuko exekutibo izendatzeko aferan, baina esan du “erantzulerik nagusiena” jarduneko gobernuburu Mariano Rajoy dela. Horregatik, Rajoy jaunari erantzukizun politikoak eskatzea planteatu du “horiek ere jardunean bereganatuko dituela dakidan arren” esan du.
Jarduneko Ekonomi Ministroaren agerraldian, Azpiazuk esan du Soriaren izendapena “hanka sartze erraldoia” izan dela, eta gaineratu duenez “erabat desegokia eta lekuz kanpokoa izan zen; harritzekoa benetan erakutsi duten usaimen politikorik eza eta horren kontu eskasarekin ibili izana”.
Azpiazuren esanetan, José Manuel Soria “gaitasun gabetuta dagoela Alderdi Popularrak proposatuta barne zein kanpoko edozein erantzukizun kargu izateko”. Ez ote dugu ezer ikasi politikan izan beharreko jokabide etikoez? PPren baitan agertu den ustelkeriak ez dizue horri buruzko ezer irakatsi?” galdetu die Azpiazuk.
Izendapenei dagokienez, Azpiazuk baieztatu du “prozedura guztiak berrikusi eta zuzendu behar direla” eta “gardentasun handiagoa, gaitasun handiagoa eta batzuen eta besteen merituak eta akatsak ezagutu behar direla”. Edozein kasutan, diputatu jeltzaleak adierazi du “politikan edo politikariek burututako jokaera batzuk, besteak beste, ezkutatzea, iruzurra, paradisu fiskalak edo lapurreta eta behar ez dena hartzea moduko jokaerak kargu publikoak izateko gaitasun gabetzearekin ere zigortu behar dira; onargarria ez dena da izendapen batekin saritzea” ezarri du.
Amaitzeko, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko bozeramaile ekonomikoak “ulertezin” jo du Soria jaunaren portaera “bere Gobernua eta bere alderdia estuasunean jarri duelarik”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10