Prentsa Aretoa

2016/09/19

Aitor Esteban Auzitegi Gorenera lagundu du Francesc Homs, adierazpenak egitera

Bozeramaile jeltzaleak baieztatu duenez "herriari galdetzea ezin da sekula demokrazia batean delitu izan" eta salatu duenez "bide judizialek ez dituzte arazo politikoak konponduko".

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, aitor esteban, homs, 9n, supre

ARGAZKIA JAITSI

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren Legebiltzar Taldeko bozeramaileak, gaur goizean Partit Demòcrata Català-ko bozeramaile Francesc Homs lagundu du Auzitegi Gorenaren aurrean A-9ko galdeketari buruzko azalpenak ematera.

Esteban, Catalunyako hainbat ordezkari politikoren ondoan, Govern-eko kideen eta Catalunyako talde independentistetako presidenteekin batera egin du oinez Govern-ek Madrilen duen Ordezkaritzatik Auzitegi Gorenaren egoitzaraino dagoen distantzia. Han, eta komunikabideetako ordezkarien aurrean, bozeramaile jeltzaleak adierazpen hauek egin ditu: "EAJ-PNVk derrigorrrezko zuen gaur hemen egotea, herri bati galdetzea, demokrazian, ezin delako sekula delitu izan". Auzitegi Goreneko ateetan, Estebanek era berean gogoratu du Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria eta Patxi Lopez Lehendakaria ere auziperatuen eserlekuan egon zirela ezker abertzalearekin hitz egiteagatik, eta zentzu horretan baieztatu duenez"elkarrizketak ere ez luke judizialki jazarrita egon behar".

“Catalunyan gertatzen dena arazo politikoa da eta arazo politikoak politikatik landu behar dira, eztabaidan eta akordioan oinarrituta eta ez ebazpen irmoak ezarri ala ez, inola ere oinarrizko arazoa konponduko ez duten bide judizialekin” esan du.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gure Legebiltzar Taldea