Prentsa Aretoa

2016/09/27

Euzko Abertzaleak Taldeak Fernández Díazen dimisioa eskatu du "Catalunyako ordezkari politikoen kontrako gerra zikina abian jartzeko azpilanean aritu izanagatik"

Gaur bertan ospatu den osoko bilkuran, EAJ-PNVk funtzioko Barne Ministroaren eta Catalunyako Iruzurraren kontrako Bulegoko zuzendariaren artean ekainean ezagutu ziren elkarrizketei buruzko Ikerketa Batzordea sortzea babestu du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Diputatuen Kongresuko EAJ-PNV taldeak funtzioko Barne Ministroaren dimisioa eskatu du Fernández Díazen eta Catalunyako Iruzurraren kontrako Bulegoko zuzendariaren artean grabatu ziren eta ekainean ezagutu ziren elkarrizketen edukiagatik. Jeltzaleen esanetan "Catalunyako agintari politikoen kontra antolatutako gerra zikina izan da".

Mikel Legardak, EAJ-PNVren Legebiltzar Taldearen barruan Justizia eta Barne gaietarako bozeramaileak, zera baieztatu du "elkarrizketa horien edukiak, izate hutsagatik edo beren edukiagatik azalduak izan beharko zirelarik, funtzioko Barne Ministroa eraman beharko zuten edozein erantzukizun instituzionaletik kanpo, eta, behar bada, bere egintzak justizia aurrean azaldu behar izatera".

Diputatu jeltzaleak era berean azaldu du Diputatuen Kongresuari dagokiola gutxienez "erantzukizun politikoa aztertzeko lana" era zentzu horretan esan du Euzko Abertzaleak taldeak babestu egiten duela Parlamentuan gertakari horiek ikertzeko Batzordea eratzea.

“Grabaketa horiek nola egin ziren? Barne Ministerioan egin ziren zuzenean? Hala ez bazen izan, nork bereganatu eta argitaratu zituen? Edo, Fernández Díazekin ados egin ziren? Zergatik irten dira argitara? Beste grabaketarik dago? Funtzioko Barne Ministroaren bulegoan egiten diren elkarrizketa guztiak grabatzen dira? Zein helbururekin egiten ziren? Kontrol judizialetik kanpo dauden traman ote daude?" galdetu du Mikel Legardak.

“Zuk zeuk zuzenduak badira, gauza ikaragarria da gizarte demokratiko batean. Zuk ez bazenituen ezagutzen, Estatua arriskuan dago herrialde bateko segurtasun arduradun gorenaren bulegora sar daitekeelako" leporatu dio funtzioko Barne Ministroari.

Horregatik guztiagatik, Euzko Abertzaleak taldeak gai hau goitik behera ikertzeko Ikerketa Batzordea eratzea babestu du, eta ezagutu diren elkarrizketa horien edukiagatik, funtzioko Barne Ministroak dimisioa aurkeztea edo kargutik kentzea eskatu du.

 

Gure Legebiltzar Taldea