Prentsa Aretoa

2016/10/04

EAJ-PNVk Gobernuari betirako espetxe zigor berrikusgarria indargabetzea eskatzeko aurkeztu duen proposamena babestu du Kongresuko Osoko Bilkurak

Mikel Legardak salatu duenez zigor hau Zigor Kodean jaso izanak `populismo zigortzaile´ izenez ezagutzen den kontzeptuari erantzuten dio, komunikabide batzuek eragin duten sentsazionalismoak eraginda eta proposatzailearen ideologia zigortzailearekin bat eginik".

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, mikel legarda, cadena perpetua

ARGAZKIA JAITSI

Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak gaur arratsaldean babestu du EAJ-PNVren Legebiltzar Taldeak aurkeztu duen Legez Besteko Proposamena, funtzioko Gobernuari betirako espetxe zigor berrikusgarria indargabetzea eskatzeko.

Ekimenaren defentsan, Mikel Legardak, Justizia eta Barne gaietarako bozeramaile jeltzaleak baieztatu du zigor hau "ez beharrezkoa eta bidegabea" dela eta gaineratu duenez, Zigor Kodean sartu izanak `populismo zigortzaile´ izenez ezagutzen denari erantzuten dio, hau da, komunikabide batzuek eragin duten sentsazionalismoak eraginda izan da eta proposamena egin duenak zigor arloari buruz duen ideologiarekin bat egiten du".

Legardak azaldu duenez "demokrazia berrezarri zenetik hartu den erabaki politiko-kriminalik garrantzitsuenetako baten aurrean gaude eta zigorrak etengabe larriagotzeko egin den bidearen azken mugarria da, zigorrek ordain esanahia dutelako ustean oinarrituta". Areago, Diputatu jeltzaleak adierazi duenez, betirako espetxe zigor berrikusgarriak "adostasun konstituzionala urratzen du Konstituzioaren arabera askatasuna kentzeko zigorrek berrezteko eta bergizarteratzeko duten helburutik urruntzen delako”, eta iraupena berrikusteko ezarri den "prozedura nahasia" salatu du "gure zigor ordenamenduak ziurgabetasun hori onartu ezin duela" ulertuta eta "praktikan, betirako espetxe zigorraren pare jartzen delako".

Legardak era berean baieztatu duenez betirako espetxe zigor berrikusgarria "ez da erreklamatua izan eta ez da bere egokitasunari buruzko adostasunik eman”. “Zer arrazoi zeuden eta daude zigor hori ezartzeko, delitu larrienen kopurua hazi beharrean behera doala kontuan hartzen badugu eta gure inguruko espetxe zigorrik gogorrenetakoa izan dugula eta dugula gogoan izanik?".

Amaitzeko, Mikel Legardak argi utzi nahi izan duenez betirako espetxe zigor berrikusgarriak "ez du segurtasun handiagorik edo hiritarren konfiantza handiagorik suposatzen, eta zailtasunak ditu segurtasun juridiko eta zigor legezkotasun printzipioarekin bat egiteko orduan”.

Horregatik guztiagatik, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak betirako espetxe zigor berrikusgarria ezabatzea eskatu du eta Ganberaren babesa jaso du funtzioko Gobernuari Zigor Kodetik indargabetzea eskatzeko.

 

 

Gure Legebiltzar Taldea