Prentsa Aretoa

2016/10/17

Aitor Estebanek ukatu du Funtzioko Gobernuarekin harremanak daudela. "PPrekin ez dago aurrekontuei buruzko negoziaketarik"

ETB1i eskainitako elkarrizketan, Kongresuko jeltzaleen bozeramaileak azpimarratu duenez "partida hori jokatzen sar gaitezen, Rajoy-rengan jarrera aldaketa eman beharko litzateke".

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeko bozeramaileak, ukatu berri du funtzioko Gobernuarekin aurrekontu negoziaketaren inguruan harremanak hasi direla, egunkari batek gaur horixe baieztatu arren: "Gezur hori ez da egia. Ez dago aurrekontuei buruzko negoziaketarik Partido Popularrarekin" ezarri du.

ETB1i eskainitako elkarrizketan, jeltzaleen bozeramaileak baieztatu du Mariano Rajoy popularrak inbestidura aurrera ateratzea lortzen baldin badu, eta kasu horretan ere EAJ-PNVren bost diputatuen botoa ezezkoa izango dela argi utzirik "partida jokatzen hastekotan ere Mariano Rajoyrengan jarrera aldaketa ematea eskatzen dugu". "Bozketa batzuetan erabakigarriak izan gaitezke, baina horretarako PPk erakutsi beharko du eskua luzatuta duela. Azken urteotan ikusi duguna izan da behin eta berriz Eusko Legebiltzarrak eta Eusko Jaurlaritzak onartutako errekurtsoak aurkeztu direla, popularren ordezkariek salaketa faltsuak egin dituzte epaimahaietan ezerezean geratu direnak, eta keinu bakar bat ere ez dugu ikusi hainbat gairen inguruan aurrera egiteko, besteak beste, azpiegiturak, bakea eta bizikidetza. Non dago PPren esku luzatu hori?" galdetu du.

Edozein kasutan, Estebanek ildo beretik adierazi duenez "PSOEren abstentzioa zirkulu batzuetan egintzat jotzen da,baina nik ez dut horren argi ikusten. Batzuek uste dute hirugarren hauteskunde batzuetan boterea galduko luketela eta nahiago dute oraingo 85 eserlekuei eutsi,baina beste batzuentzat abstentzioa ahultasun sintoma baino ez da. Hurrengo Komite Federalaren zain egon beharko dugu PSOEk erabakiko duena ezagutzeko".

Aitor Estebanek amaitzeko konfirmatu duenez, legealdi berria hastekotan ere, aldaketa batzuk eman litezkeela PPren gehiengo absolutuaren bidez onartu ziren lege polemiko batzuetan,besteak beste LOMCE legea, `Mozal Legea´ deritzona edo lan esparruan hartutako neurri batzuk. "PSOEK aldaketa prozesua oposiziotik lideratzen baldin badu, alderdi asko horren alde batu ahal izango gara PPren Gobernuaren kontrako programa egiteko. Balantza PSOEren eskuetan dago" azpimarratu du.

 

 

 

 

 

 

Gure Legebiltzar Taldea