Prentsa Aretoa

2016/10/18

PPk, Podemos eta Bilduren babesarekin, ezetza eman dio EAJ-PNVk Euskal Y trenbidea amaitzeko geratzen diren lanen planifikazioa aurkeztea eskatzeko planteatu duen proposamenari

Iñigo Barandiaranek deitoratu duenez "PPk ez du konpromisorik azpiegitura horrekin" eta gaineratu du pentsatu beharko dela atzerapenak "azpiegitura hori eragozteko dagoen borondate politikoaren ondorio" direla.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Partido Popularrak, Podemos eta EH Bilduren babesarekin, ezetza eman dio EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Euskal Y trenbidea amaitzeko geratzen diren lan guztien planifikazioa aurkeztea eskatzeko proposatu duen ekimenari.

Diputatuen Kongresuko Sustapen Batzordean, PPk, Podemosek eta EH Bilduk beren botoak batu dituzte EAJ-PNVren ekimenak aurrera egitea eragozteko. Jeltzaleek beren ekimenean planifikazioa egitea eta premiaz aurkeztea eskatzeaz gain, Espainiako Gobernuari eskatzen zioten Euskadiko erakundeekin batera AHT Euskadiko hiriburuetan sartzeko eta Burgos eta Iruñearekin lotzekoa proiektua hitzartzea. Era berean eskatzen zuten,atzerapena ematen bazen, kudeaketa lan hori `Bergarako Lotunera´ eta hiriburuetarako sarbideetara hedatzea.

Iñigo Barandiaranek, Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar talde barruan Sustapen gaietarako bozeramaileak, PPk, Podemosek eta EH Bilduk Legez besteko proposamen honi uko egin izana deitoratu du.Ildo beretik salatu duenez "honek erakusten du Espainiako Gobernuak eta Partido Popularrak azpiegitura honekiko duten konpromisorik eza”.

Diputatu jeltzaleak esan du "argi eta garbi" Espainiako Gobernuak Euskal Y Trenbidea 2019 urtean martxan jartzeko ezarri zituen epeak "bete ezinak" direla. "Bergarako Lotuneko azpi-tarteek 48 hilabete beharko dituzte eta lanak hasi ere ez dira egin" esan du. Horregatik esan du ezinbestekoa dela "bultzada politikoa" ematea. Dena dela, PP, Podemos eta Bilduren botoen baturak eragotzi egin du jeltzaleen ekimen honek aurrera egitea.

“Horren arabera, pentsatu beharko da atzerapen eta ausarkeriazko esleipenak ez direla kasualitate hutsez egin baizik eta azpiegitura hori eragozteko borondate politikoaren ondorioa direla" ezarri du diputatu jeltzaleak. 

Hona hemen, PSOE eta Ciudadanos taldeekin adostutako testua, Diputatuen Kongresuko Sustapen Batzordean PP, Podemos eta EH Bilduk arbuiatu dutena.

1-. Premia osoz eta, edozein kasutan, hiru hilabeteko epean, EAEn Abiadura Handiko trena, `Euskal Y Trenbidea´ izenez ezagutzen dena, martxan jarri arte egiteke dauden azpiegitura eta gainegitura lan guztien planifikazioa aurkeztea.

 2-. Sustapen Ministerioa-ADIF-en, Eusko Jaurlaritzaren eta dagokien hirietako Udalen arteko erakunde-arteko Batzordearen markoan adostutako erabakiak hartzea Bilbo, Gasteiz, Irun eta Donostiako geltokietara sartzeko eta geltoki horiek aldarazteko lanak burutzeko egitasmoen zehaztapenaren inguruan, epeak zehatz- mehatz eta esandako hirietako geltokien birmoldaketa lanak eta geltoki berriak egiteko lanak aurreikusiko direlarik eta Euskal Y trenbidetik Gasteiztik Burgos eta Iruñearekin lotzeko gainegitura eta lotuneak egiteko lanak egiteko egitasmoen aurreikuspenarekin.

 3-. Estatuko Aurrekontuen eta dagokien Europako Funtsen kargura berehala betearazi ezik, Euskadiko Autonomi Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin batera Lankidetza Hitzarmen berria ados dezala esandako administrazio autonomiko horren ardurapean jartzeko `Bergarako Lotunea´ egiteko lanak eta esandako hiru hiriburuetako sarbide eta geltokiak burutzeko lanak, ondore horietarako Euskadiko Ekonomia Hitzarmenaren 12/2002 Legean aurreikusitako metodoen bidez ezarri den finantzaketa dela bide.

 

 

 

 

 

Gure Legebiltzar Taldea