Prentsa Aretoa
2016/11/17
EAJ-PNV ez da Gorteen irekiera ekitaldiko desfile militarrean izango, "legealdi bat inauguratzeko modua" ez delako
Bilkura solemnean Aitor Esteban eta Jokin Bildarratz baino ez dira izango, Kongresuko eta Senatuko Euzko Abertzaleak taldeetako bozeramaileak, hurrenez hurren.
Aitor Esteban eta Jokin Bildarratz, Kongresu eta Senatuko Euzko Abertzaleak Legebiltzar taldeetako bozeramaileak hurrenez hurren, gaur EAJ-PNVren ordezkari gisa egongo dira Diputatuen Kongresuan legealdi berriari irekiera emateko egingo den ekitaldi solemnean. Dena dela, gaurko aurreikusi den desfile militarrean ez dira izango "legealdi berria inauguratzeko modua ez delako".
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Aitor Estebanek esan du ekitaldia "parafernalia hutsa" dela, eta gaineratu du "gehiegizko" jotzen duela egun honetarako ezarri den protokoloa. Edozein kasutan, EAJ-PNV erakunde horretako parte denez eta "heziera ona" erakusteko, Bildarratz eta Esteban Kongresuan izango dira Erregearen diskurtsoa entzuteko, agur ekitaldian parte hartuko dute baina gero ez dute desfile militarrean izango "indar eta armen erakusketa horrek zentzurik ez duelako".
Beste alde batetik, iragan asteartean Gobernuko Presidente ordearekin izan zuen bileraz galdetuta, Estebanek azpimarratu du "lehen harremana" izan zela eta bien artean ez zela agiririk partekatu, baizik eta "informazio ekonomiko orokorra" besterik ez. Era berean adierazi du Soraya Sáenz de Santamaríari esan ziola "ez garela negoziaketan sartuko baldin eta Espainiako Gobernuari Euskadirekin eta euskal erakundeekin politika bestela egiteko borondaterik antzematen ez badiogu”. “Borondaterik badago, Espainiako Gobernuak bilatuko ditu balizko jarrera aldaketaren zantzuak erakusteko moduak" azpimarratu du.
Zentzu berean eta Estatuko Aurrekontu Orokorren tramitazioari dagokionez, Estebanek baieztatu du ez duela ematen "Gobernuak kontuak aurkezteko presarik duenik" eta gaineratu duenez "nire ustez ez dago aurrekontuak luzatzea beste erremediorik" eta hori " seguruenik Europar Batzordearekin hitz eginda izango dute”.
Amaitzeko, Altsasuko gertakariei dagokienez, bozeramaile jeltzaleak esan du "zentzugabekeria handia" dela "ETAren agindupean Estatuko Segurtasun Indarrak kanporatzeko egindako mugimenduaren barruan sartzea, eta beraz terrorismo delitutzat jotzea". Areago, Estebanek adierazi du Estatuko Segurtasun Indarren atzera egitea Autonomia Estatutuan jasota dagoela eta EAJk hainbatetan egin duen eskaria izan dela. "Estatuko Segurtasun Indarrek EAEn oso ataza zehatzak dituzte eta, beraz, Espainiako Gobernuak egin behar duena da Legea betetzea eta Estatutuak ezartzen dizkion lan zehatz horretara mugatzea" amaitu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10