Prentsa Aretoa
2016/11/23
Barandiaranek Báñezi gogoratu dio `kutxa bakarra´ ez duela Konstituzioak arautzen, eta azpimarratu du Gizarte Segurantzaren Erregimen ekonomikoa EAEri dagokiola
Toledoko Itunaren Batzordean jeltzaleen bozeramailea denak kritikatu du Ministro andrearen agerraldia "triunfalista" izan dela, eta ohartarazi dionez "Batzorde hau da pentsio sistemari buruzko proposamenak" erabaki behar dituena.
Iñigo Barandiaranek, Toledoko Itunaren Batzordean Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak, gaur, XII. Legealdiko Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministro Fátima Báñezen lehen agerraldia izan den honetan baieztatu du `kutxa bakarra´ deritzona ez dela "konstituzio izaera duen erabakia, baizik eta lege hutsa dela" eta gogoratu duenez "Gernikako Estatutuaren Aldi Baterako Bosgarren Xedapenaren arabera Gizarte Segurantzaren Erregimen Ekonomikoaren gestioa Euskadiri dagokiola.
Ministro andreari entzun ondoren, Barandiaranek esan du haren diskurtsoa "triunfalista" izan dela eta salatu du berak azaldutako neurriak "generikoegiak" izan direla. “Zerbait gehiago behar da, lan merkatutik datorkion egoera eta sistemaren bideragarritasunean duen influentzia, esate baterako, garrantzitsua da eta aztertu beharra dago" azaldu du.
Sistemari dagokionez, Barandiaranek azpimarratu du "publikoa, kontributiboa, banaketakoa eta solidarioa" izan behar duela eta gaineratu duenez "egoera delikatuan aurkitu arren ez dago arrisku handian bere bideragarritasunari dagokionez".
Amaitzeko, diputatu jeltzaleak baieztatu du "Parlamentuaren momentua" dela. "Batzorde hau da Toledoko Itunaren proposamenak erabaki behar dituena" eta Ministra andreari ohartarazi dionez "jasoko diren ondorioak legebiltzar taldeek egingo dugun balorazioaren ondorio izatea eta aldez aurretik idatzita ez egotea espero dut".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10