Prentsa Aretoa
2016/11/30
Euskal Taldea "desengainatuta" Defentsako Ministro andreak Loiolako Kuarteletako orubeari buruz hartu duen jarrerarekin
Osoko Bilkuran ahoz eginiko galderan, Mikel Legardak ondo hartu du hitz egiteko erakutsitako jarrera, baina salatu du Cospedalek "gehiegi baldintzatu" duela Donostiako Udalarekin egingo den bileraren emaitza.
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldea "desengainatuta" agertu da gaur Defentsako Ministro andrearen jarrerarekin, honek Espainiako Gobernuari kontrola egiteko bilkuran eta Mikel Legardak Loiolako Kuarteletako orubeari buruz egindako galderari emandako erantzunean etorkizunean egin daitezkeen elkarrizketen emaitza "gehiegi baldintzatu" duelako, kuartela `nazioaren defentsarako ezinbesteko, beharrezko eta lehenetsi beharreko´ jotzen dela baieztatu duela ikusita.
“Donostiako Udalarekin batzartzeko konpromisoa atera diogu, orain arte gertatu ez den zerbait, nahiz eta Donostiako udalak zentzu horretan hainbat eskari egin dituen" esan du Legardak. Dena dela, Defentsa gaietarako bozeramaile jeltzaleak kritikatu duenez "Ministro andreak berak esandakoa ikusita,ez du ematen bileraren emaitza oso ona izango denik".
Legardak osoko bilkuran hitz egiteko izan duen txandan gogoratu duenez Donostiak "orubeak oso garesti ditu hiriaren garapenera begira", eta "arazo hori areagotu egiten da hazkunde ekonomiko ona duen hiria delako". Halaber, "horrek ere hiria hedatzeko presio handia suposatzen du". Zentzu honetan azpimarratu du Donostiako Udalak aspalditik egin izan duen erreklamazio historikoa, duela gutxi Eneko Goia alkateak ere gogora ekarri duena: Loiolako Kuartelak hartzen dituen lurrak, Urumea ibaiaren ondoan daudenak, oso egokiak dira Donostiaren garapen urbanistikorako, eta horixe da hiria hirigintza arloan egiten ari den apusturik handiena.
Orain, eta Mikel Legardak eginiko galderari esker, Ministerioaren aldetik lortu da elkarrizketa horiei ekiteko konpromisoa. Euzko Abertzaleak taldeak, gai honetan Donostiako udalarekin elkarlan estuan aritu denak, Ministerioari eskatu dio batzar hori "albait arinen" egin dadila eta baieztatu du "jarraipen hurbila" egingo diela "harreman hauen garapenari eta beren emaitzari".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10