Prentsa Aretoa
2016/12/01
Euzko Abertzaleak taldeak adigabeen artean alkoholaren kontsumoan eman den igoera kezkagarria murrizteko neurriak hartzeko deia egin du
Osasun Ministrari zuzendutako interpelazioan, Joseba Agirretxean argi utzi du proposatuko diren neurriak ezinbestean izan beharko dutela Estatuaren ardurapean daudenak.
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldeak deia egin du gaur erakunde, eragile eta hiritarrei adingabeen artean alkoholaren kontsumoak bizi izan duen gorakada kezkagarria murrizteko neurriak hartzeko beharraz ohartarazteko "Jarduerak, helburuak eta eragileak zehaztu behar ditugu gizarte osoa konponbidearen parte aktibo izan dadin" baieztatu du Joseba Agirretxeak, Kongresuko Euzko Abertzaleak Taldean Osasun gaietarako bozeramaileak .
Debate hau Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministroari zuzendu dion galderaren bidez planteatu du Joseba Agirretxeak gaur bertan ospatu den osoko bilkuran. Agirretxeak baieztatu du galderak helburu hirukoitza duela, hau da, alkoholaren kontsumoari lotutako arriskuak murriztea; alkohola kontsumitzeko adina atzeratzea, adingabeen kontsumoak murriztea eta erabilera problematikoak saihestea; eta, azkenik, adikzioen inguruan garatu beharreko egitasmo ezberdinen diseinu, planteamendu, gestio eta ebaluaketari eustea eta hobetzea. Gai horren inguruan, Agirretxeak argi utzi du proposatuko diren neurriek ezinbestean izan beharko dutela Estatuaren ardurapean daudenak.
Hitz egiteko izan duen tartean, Diputatu jeltzaleak duela gutxi izan diren bi gertakari ekarri ditu gogora adingabeen kontsumoarekin zerikusia dutenak, kasu batean neskato gazte-gazte bat hil egin zen iragan urriaren amaieran eta bestean, duela egun batzuk, beste adingabe bat egoera larrian ospitaleratu izan behar zuten. "Kasu hauek ez dira bakarrak, errealitatea islatzen dute" ohartarazi du Agirretxeak. Era berean gogoratu du urtean bost mila gazte Espainian ospitaleratu behar izaten direla oso denbora laburrean alkohol kopuru handia edaten dutelako albait arinen mozkortzeko helburuarekin. Are gehiago, Diputatu jeltzaleak adierazi duenez, txosten batzuen arabera, 14 eta 18 urte bitarteko eskola umeen erdiak alkohola edan ohi du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10