Prentsa Aretoa

2016/12/15

Euzko Abertzaleak taldeak adingabeen artean alkoholaren kontsumoa geldiarazteko planteatu duen mozioa babestu du Kongresuak

Ekimenak, Joseba Agirretxeak defendatuak, diziplina anitzeko txostena egitea, legea aurkeztea eta sentiberatze kanpainak egitea planteatzen du adingabeen artean alkoholaren kontsumoa murriztea helburu.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Diputatuen Kongresuak EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldearen mozioa babestu du adingabeen artean alkoholaren kontsumoa geldiarazteko. Atzoko eztabaidaren ostean, bozketak gaur izan dira eta ekimenak talde guztien babesa jaso du, PDECAT izan ezik, abstenitu egin baitira. 

Ekimen honen bidez Espainiako Gobernuari eskatzen zaio arazo hau bere osasun politikaren ardatz nagusi gisa har dezala eta diziplina anitzeko txostena egin dezala, diagnostiko bat egiteko eta lege bat aurkezteko,zeinetan hainbat neurri jasoko diren,besteak beste Estatu mailako hedabideetan alkoholaren publizitatea mugatzea edo debekatzea. Euzko Abertzaleak taldeak era berean eskatu du Espainiako Gobernuak hedabideetan eta gizarte sareetan talka kanpainak egin ditzala adingabeen artean alkoholaren kontsumoak dakartzan arriskuen berri emateko.

“Estatu mailan mugen esparrua sortu ahalko duen legea izan behar dugu Autonomi Erkidegoen eskumenetatik at geratzen diren gaietarako, adingabeen artean ematen den alkoholaren kontsumoa moduko arazo larria konpontzeko, gazteri osasuntsuagoa, sortzaileagoa, parte hartzaileagoa eta askeagoa izango badugu. Hala gertatzeko baldintzak eskaini behar ditugu eta adingabeen aisialdiaren elementu nagusia alkoholaren kontsumoa izatea saihetsi behar dugu" azpimarratu du Diputatu jeltzaleak.

 

 

 

 

 

Gure Legebiltzar Taldea