Prentsa Aretoa

2016/12/15

EAJ-PNVk Gastu Mugaren aldeko botoa eman du aldebikotasuna berreskuratzeko eta "Euskadirentzat onuragarria" delako

Aitor Estebanek Montoro Ministroari eskatu dio "elkarrekiko errespetu giroari" eustea eta "2017rako EAEko hazkunde potentzial erreala baino gastu muga baxuagoa" ez inposatzea.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak baiezkoa eman dio Diputatuen Kongresuan gaur eztabaidatu eta bozkatu den Gastu Mugari.

Aitor Esteban EAJ-PNVren legebiltzar taldeko bozeramaileak baieztatu duenez "Ogasun eta Ekonomia Sailburu Pedro Azpiazuren eta Cristobal Montoro Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministroaren artean egin zen bileran aldebikotasun izpiritua berreskuratu izanak ekarri du hurrengo urteotarako defizit publikorako muga batzuk adostea, eta muga hauei buruz esan duenez "zorrotzak izango dira, zuzentasuna eskatuko dute eta txarto kudeatzekotan enpleguaren suspertzea atzeratu ahalko lukete" baina ildo beretik esan duenez "onartu egin ditugu Europako gobernu arauek ezartzen dituzten mugez eta oraingo zailtasun egoeraz jabetzen garelako”. Zentzu berean baieztatu duenez "Gobernuaren aldetik Ekonomia Itunean zergei buruz jasota dagoen aldebikotasunarekiko errespetu handiagoa erakutsi izana eta 2016rako defizit helburua igo izana, Euskadirentzat gauza positiboa dena" dira Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak kontuan hartu dituen arrazoiak Gastu Mugaren aldeko botoa emateko orduan".

Hala eta guztiz ere, Aitor Esteban oso kritikoa izan da Europako gobernu arauek ezarritako mugekin, eta Espainiako Gobernuari eskatu dio "2017 urtera begira %2,1eko gastu muga arbitrarioa ez ezartzea, hau da, EAEk epe ertainera hazteko duen potentzial erreala baino baxuagoa dena ”. “Plantea ezazue gastu muga horren aplikazio malguagoa. Espero dut adeitasun, aldebitasun eta elkarrekiko errespetu giro honetan elkarren jarrerak hurbiltzen hastea araudiaren aplikazio zentzudunagoa eta gure errealitatearen araberakoa lortu ahal izateko" azpimarratu du Aitor Estebanek.

Euzko Abertzaleak era berean jakinarazten du bost diputatu jeltzaleek abstentzioa bozkatu dutela tributu alorreko neurriak hartzeko eta Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata igotzeko 3/2016 Erret Dekretua baliozkotzeari buruzko bozketan ."Hainbat gauza nahasten dituen Dekretua da eta LGSa igotzearekin ados egon gaitezke, hori ere gure egitasmoan aurkeztu genuelako, edo ontzat jo dezakegu finantzaketa iturri berriak bilatzea edo aurrekontuen luzapena aplikatzea. Edozein kasutan, Euskadik tributatzeko ahalmen propioa duenez, abstentzioa bozkatuko dugu halako eztabaidetan egin ohi dugun moduan" azaldu du Aitor Estebanek gaurko bilkuran.

 

 

 

 

 

 

Gure Legebiltzar Taldea