Prentsa Aretoa

2016/12/20

Kongresuak izapidera onartu du Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Auzitegi Konstituzionalaren legearen azken aldarazpenak indargabetzeko aurkeztu duen proposamena

Mikel Legardak baieztatu duenez "garaiz gaude aldarazpen konstituzional baten bidez organo jurisdikzional bat gobernuaren mesederako erabiltzea saihesteko".

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Diputatuen Kongresuak izapidera onartu du Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Auzitegi Konstituzionalaren legearen azken aldarazpen biak indargabetzeko aurkeztu duen proposamena. Mikel Legardak aurkeztu duen Lege Proposamen honek bilatzen du Auzitegi Konstituzionalaren Legearen artikulu batzuk ezabatzea, hain zuzen ere ebazpenei izaera exekutiboa ematen diotenak eta horiek betetzen ez dituzten agintari eta funtzionarioen kontra jarduteko eta Autonomia Estatutuen kontrako aurretiazko inkonstituzionaltasun errekurtsoa berreskuratzea indarrik gabe uzteko aukera ematen dutenak. Aldarazpen horiek biak X. Legealdian sartu ziren. Ekimen honen bidez, Euzko Abertzaleak taldeak bilatzen duena da aldarazpena egin baino lehenagoko egoerara itzultzea.

“Auzitegi Konstituzionalari mutazioa eginez, organo jurisdikzionalaren erabilpen argia ematen ari da Gobernuaren interes politikoen mesedetan" esan du Legardak hitz egiteko izan duen tartean. "Lege honek eta aplikatzeko dituen neurriek beste urrats bat ematen dute nagusiki politikoak diren prozesuak judizializatzeko prozesuan, baina orain arte sekula ez da horren larriki gertatu. Konturatu ote gara zer nolako ondorioak izango lituzkeen zuzenean edo zeharka hautestontzien bidez burututako prozesu baten bidez legitimatutako agintariak kargugabetzeak? Erabateko anabasa juridiko eta politikoa eragingo luke, oraindik saihesteko garaiz gaudena”, esan du Mikel Legardak.

Diputatu jeltzaleak baieztatu duenez "honen bidez bilatzen da gure sistema politikoan eta orden konstituzionalean PPk sartu dituen ahalmen biren bidez lege honen aplikaziotik erator daitezkeen ondorio larriak saihestea,hau da, agintari eta funtzionarioak kargugabetzea eta Auzitegi Konstituzionalak berak haien ordez jardutea".

Amaitzeko, Autonomia Estatutuen kontrako aurretiazko inkonstituzionaltasun errekurtsoa berreskuratzeari dagokionez, EAJk aurkeztu duen ekimenaren bidez indargabetzea bilatzen dena, Mikel Legardak zera baieztatu du "Auzitegi Konstituzionalak Autonomia Estatutua egiteko prozesuan esku hartzeak ezinbestean suposatzen du organo hau politizatzea eta,aldi berean, parlamentuko prozesu politikoa judizialitzatzen da" eta "Auzitegi Konstituzionala parlamentuko hirugarren ganbera bihurtzen du". Legardak era berean salatu duenez "aurretiazko oztopoak jartzeko tresna honen bidez bilatzen da borondate adierazpen batzuek demokrazia ordezkatzailearen eta demokrazia zuzenaren bidez adierazteko biderik izan ez dezaten”.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gure Legebiltzar Taldea