Prentsa Aretoa
2017/01/17
Mikel Legardak Defentsa Ministro andreari: "Estatuak erantzukizun objektiboa dauka, eta nahita galdu du erantzukizun zuzena izan zutenei publikoki gaitzesteko aukera"
Diputatu jeltzaleak baieztatu du istripuaren kudeaketa "zentzugabekeriaz josita" egon zela, eta Administrazioari egotzi dio "derrigorrak bertan behera utzi eta gertakariak ezkutatu izana".
Mikel Legardak, EAJ-PNVren Legebiltzar taldeko Defentsa gaietarako bozeramaileak, Dolores de Cospedal Ministro andreari adierazi dio Yak-42 auziko "erantzukizun politikoak" argiak baino argiagoak izan direla. Zehaztu duenez,Estatu Kontseiluak adierazpenak egin arren "Estatuaren Administrazio Nagusiak erantzukizun objektiboa duen auzi batean erantzukizun horiek aitortzeko aukera galdu da eta, era berean, Trillo jaunaren kasuan bezala erantzukizun zuzena izan zutenei gaitzespena adieraztekoa ere bai”.
Legardak hitz egiten hasi baino lehen Diputatuen Kongresuko Konstituzio aretoan zeuden biktimen senideak agurtu ditu eta EAJ-PNVren elkartasuna adierazi du bertan egon ez direnentzat ere. Bere solidariotasuna adierazi ondoren, Administrazioaren kudeaketaz esan du "zentzugabekeriaz josita" egon dela, Estatua gertakarien atzetik eta beti biktimek eginiko aldarrikapenen kontra joan dela eta dagozkion erantzukizunen kontra egin duela, Estatuari dagozkion derrigorrak bertan behera utzirik eta gertatutakoak ezkutaturik”.
Diputatu jeltzaleak zentzu berean kritikatu du gorpuak txarto identifikatu zirela eta adierazi du derrigorrak bete gabe utzi direla. Era berean gogoratu du erantzukizun hori Estatu Kontseiluak eginiko txostenean jasotzen dela "OTANekin egin zen kontratuak ez baitzuen Ministerioa libratzen kontrola eta zaingoa egiteko zegozkion derrigorretatik. Ondorioz, Ministerioak bere erabakiak har zitzakeen Yak -42 hegazkineko biktimak bidaiatu ziren baldintzen inguruan" esan du diputatu jeltzaleak txostenaren zati bat irakurri ondoren.
Mikel Legardak azpimarratu duenez, "deigarri gertatzen da Estatuko Kontseiluaren txostena argitaratu den eguna ere,hau da, 2016ko urriaren 20 a, Mariano Rajoyren inbestidura baino egun batzuk lehenago", egun haietan informazio hori garrantzitsua izango zela azpimarratu du. Era berean gaineratu duenez "data garrantzitsua ere bada Gobernuaren jarrerari dagokionez, urriaren 20tik Estatu Kontseiluaren txostena ezagutzen zelako baina harrezkero ez du inolako ondorio politikorik izan,ez Trillo jaunari dagokion aldetik ezta enbaxadore kargua uzteko inguruabarrei dagokienez ere”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10