Prentsa Aretoa

2017/01/18

EAJ-PNV “etsita eta kezkatuta" Sustapen Ministerioak Foronda eta Hondarribiako aireportuei buruz emaniko erantzunekin

“Sustapen Ministroaren agerraldia etsigarria eta kezkagarria izan da". Hitz borobil horiek esan ditu Iñigo Barandiaran Euzko Abertzaleak taldeak Sustapen Batzordean duen bozeramaileak, Ministroak DORA (Aireportuak Arautzeko Agiria) izeneko agiriaren egoeraz informatzeko eman dituen azalpenen aurrean

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Diputatu jeltzaleak adierazi bezala DORA izenekoa "ez da aireportu sistemaren funtzionamendurako baldintzak zehazteko agiri hutsa, baizik eta baita bere nahikotasuna eta beste elementu batzuk arautzekoa,besteak bete segurtasuna eta inbertsioak" eta horregatik Sustapen Ministroari galdetu dio Hondarribia eta Forondako aireportuen inguruan aurreikusi diren inbertsio planez. "Hain zuzen ere, jakin nahi izan duguna izan da inbertsio plan hauek bat ote datozen Forondak 24 orduko zerbitzua berreskuratzeko posibilitatearekin, eta Europa mailan ezartzen diren neurriak hartzeak izan ditzakeen ondorioak zein diren aireportuaren etorkizuna zein izan daitekeen aurreikuste aldera”.

Iñigo Barandiaranek gaineratu du Hondarribiako aireportuari dagokionez, ministroak "kezka handia sortarazi duela" bere erantzunean ulertzen delako "hartu beharreko segurtasun neurriak zorroztasun osoz bete behar direla eta horrek neurrien murrizketa handia suposatzen duela Batzorde Teknikoa beste alternatiba tekniko batzuk aztertzen ari den arren”.

Amaitzeko, Barandiaranek beste gai "garrantzitsu" baten inguruan galdetu du, aireportuetarako sarbideen eta ezgaitasuna duten bidaiariei airelineek ematen dieten tratuaren inguruan. "Erabat onartezina da berdintasunaren eta irisgarritasunaren ikuspuntutik edo hiritar guztiei mugitzeko eskaini behar zaien bermeari dagokionez" salatu du. Eta ministroari eskatu dio "Espainiako aireportuetan ematen diren zerbitzuen ibilbidea,joera eta kalitatea markatzen duten alderdi horiek guztiak kontuan izatea”.

Gure Legebiltzar Taldea