Prentsa Aretoa

2017/01/27

Sistema energetikoa berrikustea eskatu dio Idoia Sagastizabalek Ministroari, hiritarrei irtenbideren bat emateko eta industriaren konektibotasuna bultzatzeko

Diputatu Jeltzaleak "gardentasuna" eskatu du eta esan du Espainiako Gobernuak argiaren prezioaren igoera justifikatzeko eman dituen arazoak ez direla "oso sinesgarriak".

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko energia gaietarako bozeramaile Idoia Sagastizabalek Energia,Turismo eta Agenda Digital gaietarako Ministroari eskatu dio "sistema berraztertzea, gardena izatea eta hiritarrei irtenbide eraginkorra ematea eta industriaren lehiakortasuna bultzatzea".

Nadal Ministroak argindarraren tarifaren inguruan esandakoen inguruan Idoia Sagastizabalek baieztatu duenez argindarraren faktura "buruhauste bihurtu da etxebizitzetan, enpresarientzat, profesionalentzat eta ETEentzat, prezioak ezartzeko dagoen sistemagatik, guztiz defizientea baita". Era berean baieztatu duenez, aurreko legealdian sektore honetan eginiko erreformek "ez dute funtzionatzen" eta erabat kritikatu du du "deskoordinatuta dagoen araudia".

Hori dela eta, Espainiako Gobernuak argiaren igoera justifikatzeko orduan une honetako baldintza klimatiko ezohikoak eta nazioarteko faktoreak aipatu izanaz esan duenez "arrazoi horiek ez dira oso sinesgarriak,besteak beste, oraingo sistema diseinatu zenean egonkortasuna bilatzen zela esan zelako" eta ildo beretik gaineratu duenez "beharrezkoa da lege aldaketa bultzatzea".

Diputatu jeltzaleak Ministroari adierazi dio Euzko Abertzaleak taldea kezkatuta dagoela enpresa industrialei Euskadin ezartzen zaizkien kosteengatik: "kontsumitzaile handiak dira, argindar koste altuegiei egin behar diete aurre eta horrek lehiakortasuna kaltetzen diete" esan du. Zentzu berean, Ministroari eskatu dio adorea izan dezala "lantzeko moduko alternatibak aurrera eramateko".

 

Gure Legebiltzar Taldea