Prentsa Aretoa
2017/01/31
Euzko Abertzaleak taldeak abstentzioa bozkatu du Zoru Klausulen Dekretuan eta Bono Sozialari dagokionean
Idoia Sagastizabalek "ontzat" jo du zoru klausulak kaltetutakoei eskaintzen dien irtenbide "erraz eta arina", baina kritikatu duenez "arazo batzuk konpondu gabe uzten ditu".
Idoia Sagastizabalek, Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile ekonomikoak "ontzat" jo du Zoru Klausulen Dekretuaren bidez ezartzen den irtenbide "arin,erraz eta doakoa" baina era berean kritikatu duenez "arazo batzuk konpondu gabe uzten ditu",besteak beste aldez aurreko akordioak daudenean nola jokatu behar ote den, mailegu erakundeak itzuli beharrekoa kalkulatzeko erabiliko diren interesak edo bezero bakoitzarekin zuzenean hitz egiteko derrigorrik ez izatea.
Dena dela eta "saturazio judiziala saihesteko helburua duen mekanismoa" dela eta horrek "kaltetuentzat ondorio interesgarriak" dituela aitortu arren, Euzko Abertzaleak taldeak abstentzioa bozkatu du Erret Dekretu Lege hau baliozkotzeko bozketan.
Bono Sozial berria arautzen duen Dekretuari dagokionez, Sagastizabalek esan duenez neurriak "agerian uzten du Espainiako Gobernuaren eredu ergetikoaren porrota" eta gaineratu du hauxe izan litekeela "tarifak ezartzeko sistema berrikusteko momentu egokia". Era berean azpimarratu duenez "elkarrizketa egon behar da politika energetikoen eta gizarte babeserako politiken artean" eta gogoratu du Euskal Autonomia Erkidegoan politika energetikoa eskuduntza partekatua dela eta gizarte babeserako politika esklusiboa dela. Era berean gogoratu du Euskadin egoera horiek guztiak RGIaren bidez eta gizarte larrialdi kasuetarako dauden beste neurrien bidez bideratzen direla. Hori dela eta, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak abstentzioa bozkatu du Erret Dekretu Lege hau baliozkotzeko bozketan.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10