Prentsa Aretoa

2017/02/01

Barandiaranek Sustapen Ministroari eskatu dio "Hondarribiako aireportuarentzat etorkizunerako bermea ekarriko duten erantzunak" ematea

Gaurko kontrol bilkuran Diputatu jeltzaleak deitoratu duenez Espainiako Gobernuak ez ditu aurreikusten pistak segurtasun arriskurik gabe erabili ahal izateko alternatibak.

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, iñigo barandiaran, aeropuerto,

ARGAZKIA JAITSI

Iñigo Barandiaranek, Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeko sustapen bozeramaileak, Sustapen Ministroari eskatu dio gaur "Hondarribiako aireportuarentzat etorkizunerako bermeren bat ekarriko dituzten erantzunak ematea" eta erakundeak, aireportuko langileak eta Gipuzkoako herritarrak "zain daude Ministerioak, AENAk eta AESAk esan behar dutena ezagutzeko".

Espainiako Gobernuari kontrola egiteko bilkuran, Barandiaranek deitoratu du Espainiako Gobernuak alternatiba bakarra aurreikusten duela Hondarribiako aireportua Aireko Segurtasunerako Euskal Agentziak egiten dituen eskakizunetara egokitzeko, eta alternatiba hori da pistak laburrago egitea.

Barandiaranek adierazi duenez "Aireportuen Koordinazio Komiteak eta Aireportua sustatzeko Ortzibia sozietateak defendatu dute alternatiba ezberdinak daudela inpaktu eta arrisku txikiagoarekin etorkizuneko bideragarritasunari begira".

Ildo honetatik Sustapen Ministerioari gaitzetsi dionez "faltan botatzen dugu zuk ezagutzen dituzun beste alternatiba batzuk esatea; faltan bota dugu beste segurtasun neurri batzuk baloratzea pistak erabiltzea ahalbidetuko luketenak baina segurtasuna kaltetu gabe, eta horiek aukera berriak ekarriko lituzkete pistak erabiltzeko. Neurri horiek ez dira oraindik ezagutzera eman".

 

 

 

Gure Legebiltzar Taldea