Prentsa Aretoa

2017/02/02

Euzko Abertzaleak taldeak Errenta Bermatuari buruzko HELa babesten du, baina kritika egiten dio eskuduntzei egiten dien kalteagatik

Iñigo Barandiaranek ohartarazi du prestazio honek berarekin dakarrela EAEk bere gain hartutako eskuduntzaren gainetik egitea eta nolabait baliogabetzea”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Diputatuen kongresuko Euzko Abertzaleak taldeak gaur iragarri du Gutxieneko Errenta Bermatua bultzatzea eskatzeko aurkeztu den Herri Ekimen Legegilea babestuko duela. Dena dela, Iñigo Barandiaran diputatu jeltzale eta esparru horretako gaietarako bozeramaileak ildo beretik ohartarazi duenez "Euskadin artatze eredu berezitua" dago, RGI izenekoa, eta, beraz, ekimen honek nolabait "Euskal Autonomia Erkidegoak bere ardurapean duen eskuduntzaren gainetik egitea suposatzen du”.

Hori dela eta,"700.000 izenperen babesarekin aurkeztu den ekimenak guk arreta jartzea eta aintzat hartzea merezi duela" esan ondoren Barandiaranek azpimarratu duenez "HEL hau izapidetzeko prozesu osoan aldarrikatuko dugu Euskadiko RGI delakoaren arrakasta esparrurik hurbilenetik egitean datzala". Zentzu berean iragarri du Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak subsidiariotasun printzipioa aplikatzea eskatuko duela.

Barandiaranek era berean baieztatu du HEL honekin ezarri nahi den laguntza "enplegu politika pasiboen barruan ematen den prestaziotzat" jo behar dela eta,ezinbestean, enplegu politika aktiboekin lotu behar dela". Diputatu jeltzaleak gaineratu duenez "ildo honetatik zilegia,beharrezkoa eta egokia da EAJ-PNVren aldarri zaharra gogora ekartzea: eskuduntza hori EAEren ardurapean jartzea”.

Azken finean, Barandiaranek azaldu du ekimenak "Estatu mailan ematen diren desoreka egoerak konpontzeko elementuak" planteatzen dituela,baina zentzu berean azpimarratu ditu "eskuduntza alorrean dauden arazoak" eta horiek "konponbiderako ere balio lezakete eskuduntza hori EAEra ekarriko balitz".

 

 

Gure Legebiltzar Taldea