Prentsa Aretoa

2017/02/06

Aitor Esteban: “A-9koaren erantzuleak justiziaren aurrera eramateak ez du Estatu demokratiko, moderno eta europarraren itxura ematen"

Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan eta Estatuko Aurrekontu Nagusiez galdetuta, Estebanek baieztatu du "aurrekontuei buruzko negoziaketarik" ez dagoela. "Espainiako gobernua zertara ezean dago oraindik".

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek,   EAJ-PNVren legebiltzar taldeko bozeramaileak gaur baieztatu duenez "a-9koaren erantzuleak justiziaren aurrera eramateak ez du Estatu demokratiko,moderno eta europarraren itxura ematen”.

Estebanek Onda Vascari eskainitako elkarrizketan baieztatu duenez   “Parlament-en gehiengo batek eskatzen zuen eta   kalean galdetua izan nahi zuen gehiengo batekin   galdeketa ez loteslea egiteak ez luke Estatu demokratiko batean zigorra jaso behar”. Hala eta guztiz ere, ohartarazi du Madriletik ez dela egingo gaurko gertakarien "irakurketa egokia" eta ildo horretatik gaineratu duenez "elkarrizketaz hitz egiten denean, konponbideak bilatzeaz hitz egiten denean, Gobernuko presidente ordeak Bartzelonan bulego bat jartzetik harago joan behar da”.

Beste alde batetik, Espainiako gobernuarekiko harremanez galdetuta, bozeramaile jeltzaleak azaldu du Exekutibo zentralaren aldetik Eusko Jaurlaritzarekin dauden harremanetan "aldaketaren bat arakatzen ari direla", eta hortik datoz arlo ezberdinetako Sailburu eta Ministroen artean egin diren batzarrak,baina zentzu berean gaineratu duenez "hitzetatik harago,ikusi beharko da egintzak nolakoak diren". Ildo beretik eta hurrengo asteotan Lehendakariaren eta Gobernuko Presidentearen artean egin litekeen bileraz galdetuta, Aitor Estebanek esan du topaketak "emankorra" izan beharko lukeela "emaitza zehatz eta positiboekin, eta ez orain arte egin direnak bezalakoa, Lehendakariak proposamenak eta agiriak aurkeztu baititu eta Rajoyk ez die proposamenei erantzuna eman".

Amaitzeko, Estebanek baieztatu du Kongresuan gauzak finkatu behar direla eta ildo honetatik esan duenez "irailetik aurrera ikusiko dugu legealdira begira alderdi ezberdinak nola lerrokatzen diren", baina era berean esan duenez "apurka-apurka ikusiko da Kongresuan PPrena ez den beste gehiengo bat dagoela gauza batzuk aldaraztea lortu duena".

Gure Legebiltzar Taldea