Prentsa Aretoa

2017/02/07

Aitor Estebanek Javier de Andresi exijitu dio Ertzaintzaren EPEak zangotrabatzeareari uztea

Kongresuko bozeramaile jeltzalea "harrituta" agertu da Gobernuak Euskadin duen ordezkariak EAEn Guardia Zibilak duen ordezkaritzari buruz egin dituen azken adierazpenen aurrean: "EAEn Segurtasun Indarren kopurua egokitzen hasi beharko genuke"

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, aitor esteban, guardia civil,

ARGAZKIA JAITSI

Aitor Esteban, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldeko legebiltzar taldeko bozeramailea, "harrituta" agertu da atzo Gobernuak Euskadin duen Ordezkariak egin zituen adierazpenen aurrean. De Andresek Euskadira Guardia Zibil gehiago bidaltzea eskatu zuen. “Argi dago ez duela kontuan hartzen Gernikako Estatutuak gai horren inguruan jasotzen duena" kritikatu du bozeramaile jeltzaleak.

“Estatuko Segurtasun Indarrek Gernikako Estatutuan berariaz adierazitako eskuduntzak dituzte eta,terrorismoaren fenomenoa, funtzio horiek gainditzeko justifikazioa, desagertu denez, egin beharko genukeena da Euskadin dauden Estatuko Segurtasun Indarren kopurua egoera berrira moldatzea" esan du Estebanek .

Bozeramaile jeltzaleak hitz horiek esan ditu gaur Diputatuen Kongresuan komunikabideen aurrean, eta gogoratu du Espainiako Gobernua dela Ertzaintzak, Euskal Autonomi Erkidegoko polizia integralak, Segurtasun Batzordeak ezarri bezala segurtasuna bermatzeko behar duen 8000ko ertzain kopuruari eutsi ahal izatea eragozten ari dena. “Ertzaintza ezin da behin eta berriz horrela zangotrabatua izan efektibo kopuruari eusteko ahaleginak  egiten ari denean" kritikatu du. “Eta zer esanik ez dago  informazioa eskuratzeaz edo Europako erabaki guneetan parte hartzeaz ari garenean" ezarri du.

 

 

Gure Legebiltzar Taldea