Prentsa Aretoa
2017/02/09
Aho batez onartua, Euzko Abertzaleak taldeak ustelkeria kasuak salatzen dituztenak babesteko aurkeztu duen proposamena
Mikel Legardak Kongresuan planteatutako Legez Besteko Proposamenaren bidez Espainiako gobernuari eskatzen zaio Espainiako ordenamendu juridikoan Nazio Batuen Konbentzioaren 32. eta 33 artikuluak jasotzeko legea egitea, ustelkeria kasuen lekukoak, perituak, biktimak eta salatzaileak babestu beharrari buruzkoak, hain zuzen.
Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordeak EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak planteatutako ekimena babestu du, zeinen bidez Ganberari eskatzen zaion ustelkeria kasuak salatzen dituztenak babesteko Lege Egitasmoa egitea eta parlamentura bidaltzea.
Legez besteko proposamen horren bidez, Mikel Legarda Batzordeko bozeramaile jeltzaleak Exekutiboari eskatu dio araudi berezia onartzea salatzaileak, lekukoak, perituak eta biktimak errepresalia edo larderia egintzetatik edo ustelkeriaren kontrako jardunean jaso ahal duten tratu bidegabeen aurrean babesteko.
Legardak adierazi duenez, Nazio Batuen Erakundeak ustelkeriaren kontra eginiko Konbentzioak, Espainiak 2005 urtean berretsi zuenak, ezarri eta zehaztu egiten du lekuko, peritu, biktima eta salatzen dutenei babesa eman behar zaiela, eta horrela adierazten da, hurrenez hurren, Konbentzio horren 32. eta 33. artikuluetan. Hori dela eta, eta nazioarteko hainbat erakundek eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eginiko erreklamazioei erantzuteko, Konbentzio horren 32 eta 33 artikuluak Espainiako ordenamendu juridikoan jasotzea eskatu da. “Ustelkeriari bere alderdi guztietatik egin behar diogu aurre: gardentasuna eta prestakuntza bultzatuaz, baloreak, erakundeen arteko lankidetza, erantzun judiziala eta lege aldarazpenak sustatuaz" azpimarratu du Legardak. Eta azken alderdi hau da Euzko Abertzaleak taldearen proposamenak jorratu duena.
“Gai horiek guztiak Espainiako ordenamendu juridikora sartzearekin batera,gizartearen eskariari erantzuten diogu,Nazio Batuen konbentzioan ezarritakoa betetzen dugu eta duintasuna, integritate morala,ohorea eta laneko segurtasuna moduko elementuen eskubide konstituzionalak babesten ditugu”, baieztatu du diputatu jeltzaleak.
Amaitzeko, Legardak bere egin du Nazio Batuen Konbentzioak Ustelkeriaren kontra jasotzen duena, New York hirian 2003ko abenduaren 31n adierazia “Ustelkeria da gizartearentzat ondorio korrosiboak dituen azpijokoa, interes publikoaren gainetik interes pribatua jartzen duelako, demokrazia eta zuzenbide estatua gutxiesten duelako, giza eskubideak urratzeko aukera ematen duelako,merkatuak desitxuratzen dituelako eta delinkuentzia antolatuaren suspertzea errazten duelako”.
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak jakitera eman du Talde Sozialistaren zuzenketa bat onartu dela zeinen bidez hobekuntza tekniko bat jasotzen den. Zuzenketa horren bidez, Gobernuari Liburu Zuria egitea eskatu beharrean (Diputatu jeltzaleak erabaki hau arrazoitu du esanez ekimena idatzi zenean Gobernua funtziokoa zela eta beraz, Legearen arabera, ezin zituen ekimen legegileak egin) lege Egitasmoa idaztea eskatu da.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10