Prentsa Aretoa
2017/02/20
ETAk Eusko Jaurlaritzari armagabetzeari buruzko mezuak hedabideen bidez helarazi izana kritikatu du Aitor Estebanek
Kongresuko EAJ-PNV taldeko bozeramaileak David Plaren adierazpenei erantzun die eta gogoratu duenez "Eusko Jaurlaritzak orain arte ETAren mesprezua baino ez du jaso"
Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren bozeramaile Aitor Estebanek gaur kritikatu du ETAk Eusko Jaurlaritzari armagabetzeari buruzko mezuak hedabideen bidez helarazi dizkiola.
Bizkaia Irratiari emaniko elkarrizketan bozeramaile jeltzaleak zera baieztatu du David Plak asteburuan hedabide bati eskainitako elkarrizketaren bidez egin duen eskariaz: "arraro egiten zait ETAk Eusko Jaurlaritzari proposamen publikoa egitea". "Gauzak ez dira horrela egiten" azpimarratu du.
Bozeramaile jeltzaleak zentzu berean gogoratu du orain arte Eusko Jaurlaritzak ETArengandik eta exekutibo autonomikoak 2014ko abenduan armagabetzerako egin zuen proposamena egin zuenetik hona jaso duen gauza bakarra bere mesprezua izan dela. "Eusko Jaurlaritzak aspaldi adierazi zuen egingo zuen ekarpena,hau da, ETAren armagabetze prozesuan bitartekari lana egiteko duen asmoa, baina hauek entzungorrarena egin dute. Laguntza orain eskatzea eta hedabideen bidez egitea ez da oso normala. Bada gai hau amaitzeko ordua" baieztatu du.
Estebanek era berean ezeztatu ditu Plak Eusko Jaurlaritzak proposamena `abantaila politikoa´ ateratzeko egin zuela esanez egin dituen baieztapenak. "Gizarteak gai hori apur bat alboratuta dauka, oso gauza delikatua da eta esango nuke onurak baino, horretara hurbiltzen denari arriskuak eragiten dizkiola.
Aitor Estebanek amaitzeko baieztatu duenez "seguruenik, Espainiako eta Frantziako gobernuek ETAren zulo guztiak kontrolpean izango dituzte" eta denbora daramate "katuarena eta saguarena" egiten.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10