Prentsa Aretoa

2017/02/22

Kongresuak aho batez onetsi du Gobernuari Giza Eskubideei buruzko plana eskatzeko Euzko Abertzaleak taldeak aurkeztu duen LBPa

Aitor Estebanek Osoko Bilkuran aurkeztu duen ekimenak Giza Eskubideak defendatzeko neurri zehatzak eskatzen ditu.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Parlamentuko talde guztiek babesa eman diote EAJ-PNVren legebiltzar taldeak egin duen proposamenari. Ekimen honen bidez Gobernuari eskatzen zaio Giza Eskubideei buruzko Plana egin dezala "kanpoko zen barruko politikarako gidalerroekin".

Aitor Esteban izan da ekimenaren egilea, eta Kongresuan baieztatu du Giza Eskubideen Plana egitea eta abian jartzea "gizarte zibilaren zati handi batek eta GKE erakundeek hainbatetan eskatu duten zerbait" dela eta, gainera,"Espainiako Konstituzioaren I. tituluan ager daitezkeen eskubideetatik haratago doa, eskubide horiek era zehatz batean gauzatu behar direlako,gobernuaren barruko jardueran zein kanpokoan". "Ikusi behar dena da eskubide eta askatasunek zer nolako ahultasunak dituzten eta nola aplikatu behar diren, hau da, politika zehatzekin, kontrol egokiekin eta era transbertsalean" azpimarratu du Aitor Estebanek.

Jeltzaleen bozeramaileak gogoratu duenez 2012 urtean, Euzko Abertzaleak taldeak eskatuta, proposamen bat onartu zen Gobernuak Ganberan Giza Eskubideei buruzko Plana egin eta aurkez zezan: "Espainiako gobernuarengandik lortu genuen Plana egiteko konpromisoa, plana egiteko lana prestigiodun aditu talde bati enkargatu zioten eta talde honek gizarte zibilaren laguntzarekin egin zuen 900 orrialdeko txostena, baina Gobernuak ez du txosten hori sekula argitaratu eta ez dio izaera ofiziala eman nahi izan" salatu du Estebanek.

Hori dela eta, Euzko Abertzaleak taldeak Ganberaren babesa eskatu du "atzerapen gehiagorik gabe" Ganberan Giza Eskubideei buruzko Plana aurkez dadin, helburu,epe eta adierazle bereziekin eta aurrekontu partidekin, eta plan hori Gorteetan kontrolatu ahal izan dadin".

 

 

 

Gure Legebiltzar Taldea