Prentsa Aretoa

2017/02/22

Sagastizabalek Guindos Ministroari exijitu dio desjabetzea atzeratuta duten 24.000 familiei "segurtasun juridikoa" ematea, atzerapen hau maiatzean amaituko dela gogoratuz

Ministroak bere erantzunean baieztatu du gizarte talde honetan daudenen kasuan desjabetzeak bi urte gehiago atzeratuko dituela. Diputatu jeltzaleak oniritzia eman dio ministroak egin duen iragarpenari

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Idoia Sagastizabal EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile ekonomikoak Ekonomia,Industria eta Lehiakortasun Ministroari eskatu dio gaur, desjabetzeak atzeratuta dituzten 24 mila familiei "segurtasun juridikoa" ematea, atzerapen hau aurtengo maiatzean amaituko dela gogoratuz.

Espainiako gobernuari kontrola egiteko bilkuran, diputatu jeltzaleak azaldu du "koiunturazko salbuespen neurria" den arren, lehen aldiz 1/2013 legean jaso zena eta 2015 urtean bi urtez luzatua izan zena, "egia da familia asko prekarietate eta ahultasun egoeran aurkitzen direla" eta horregatik Espainiako Gobernuari "segurtasun juridikoa" ematea eskatu dio "familia hauek beren biziarekin jarraitzerik izan dezaten", hasiera batean ezarri zen atzerapena bi hilabete eta erdiren buruan amaitzen dela kontuan hartuta.

Sagastizabalek Ministroari eskatu dio hipoteken araudi berrian "egoera horiek jasotzeko aukera aurreikustea helburu bikoitza lortzera begira: kontsumitzaileari babesa ematea eta hipoteken legeriaren inguruan dagoen ziurgabetasuna ezabatzea".

Luis de Guindosek bere aldetik iragarri du Espainiako Gobernua Erret Lege Dekretua prestatzen ari dela egoera horretan dauden pertsonen kasuan desjabetze prozesuak bi urte gehiago atzeratzeko, eta gaineratu du Gobernua une honetan baloratzen ari dela desjabetzeen atzerapen edo geldiarazpena adinez txikiak diren seme alabak dituzten familien kasuan aplikatzea.Diputatu jeltzaleak balorazio ona eman dio ministroak eginiko iragarpenari.

Gure Legebiltzar Taldea